Abian da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 8. edizioa

Atzera

Abian da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 8. edizioa

"EKT" aditu titulua

Abian da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 8. edizioa

Oraingo edizioan, 20 lagunek hartuko dute parte hilean behin, asteburuan, Eskoriatzako campus berrituan egiten diren saioetan.

2020·11·18

$titulo.getData()


Pasaden ostiralean, hilak 14, ekin zion aurtengo edizioari Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluak (EKT). Mondragon Unbertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen ikastaroa erreferentziazko graduondoa bilakatu da Euskal Herrian. Aurtengoa, graduondoaren 8. edizioa da.

 

Lehenengo asteburuan, hurrengo adituek hartu dute parte:

  • Maialen Lujanbio bertsolaria.
  • Ainhoa Urien filosofoa.
  • Harkaitz Cano idazlea. 
  • Eduardo Apodaka irakasle eta ikertzailea.

Honako asteburuetan egingo dira aurrez aurreko hurrengo saioak:

 

2020

  • Abenduan, 12-13

2021

  • Urtarrilean, 16-17
  • Urtarrilaen, 30-31
  • Otsailean, 20-21
  • Martxoan, 13-14
  • Apirilean, 17-18
  • Maiatzean, 15-16
  • Ekainean, 12