Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

profesionalentzako prestakuntza

formación para profesionales

professional learning space

Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditu Titulua

XXI. mendeko galdegaiei begira, euskal kulturgintzaren transmisioa ipar duen formazio-eskaintza eman nahi dugu.

Gaia
Kultura eta Gizartea
ECTS/orduak
330 ordu
Tokia
Aretxabaleta
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Aurrez aurrekoa

Helburuak

Gure kulturgintza biziberritzeko kezkari erantzunez, 2007-2008 ikasturtean EKTri hasiera eman genionetik, hainbat helbururi erantzun nahi die egitasmoak: 

  • Euskal kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua korpus baten biltzea, eta bilketa hau formazio dialogiko baten bidez transmititzea. Horren baitan, kulturgintzan azken hamarkadetan sortzaileek izandako kezka, ikuspegi, zailtasun, apustu eta esperientziak belaunaldi berri bati ezagutaraztea.
  • Gure kulturgintzak dituen ortzimugen eta desafioen aurrean formazio multifokal eta praktikoa eskaintzea, eragileei jakintza-tresnak emanez.
  • Kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia beste alorretakoen eskura jartzea.
  • Aurretik esandako guztiak (korpus baten sorkuntza, desafioen gogoeta multifokala, esperientzien transmisioa) bi polo harremanetan jarriz egitea: batetik aritu eta adituen multzoa, eta bestetik gai honetan jantzi nahi duten gaurko eta etorkizuneko eragileen multzoa.

Aurreko sei edizioetako emaitzak gogoan dauzkagula zazpigarren edizioan, honako ezaugarri bereziok jarri nahi izan dizkiogu:

Aurreko edizioetan berariaz landu genituen hainbat gaietan sakontzen jarraituko dugu: adibidez, familiaren baitan bertan bideratzen den kultur transmisioari  erreparatu nahi diogu oraingoan ere. Bestetik, euskal kulturaren transmisio bideetan sakontzen jarraituko dugu fokua berariaz hezkuntzan jarrita.

Halaber, beste gai batzuk ere aztertuko ditugu: gizarte tradizionala gaurtik nola irakurtzen den, kulturgintzako egiturei eusten dieten harremanei, euskaraldia ekimenari e.a.

Bestetik, bi eremuetara hurbilduko gara nazio kulturalaren eraikuntzan kulturgintzak duen rolak arakatzeko: Arabara eta ipar euskal herrira.

Horrez gain, ate ireki moduko jardunaldi bat egingo dugu graduondoaren baitan Katalunyaren gainean. Aztertuko duguna izango da zein paper jokatu(ko) duen kultur sorkuntzak procés delakoan.

Bukatzeko, Jose Anton Artze, aspaldiko laguna, hartuko dugu gogoan jardunaldi horretan.

Nori zuzendua

Aditu titulu hau zuzenduta dago unibertsitateko lizentziatu, diplomatu eta graduatu guztiei, oro har.

Bereziki, euskal kulturgintzaren eremu zabalean lanean diharduten profesionalak edota eremu horretan jardun nahi dutenak.

Egitaraua

Asteburuko aurrez aurreko saio guztietan uztartuko dira atal teoriko-praktikoak eta ludikoak.

Egutegia

  • Hasiera: 2018ko urriaren 20an.
  • Amaiera: 2019ko ekainaren 16an.

Saioak egingo dira hilean behin, asteburu batean, larunbatetan.

Ordutegia

  • Larunbatetan: 09:00-20.00
  • Igandeetan: 09:30-13:30

Egutegia

2018
  • Urrian, 20-21
  • Azaroan, 17-18
  • Abenduan, 15-16
2019
  • Urtarrilean, 12-13
  • Otsailean, 9-10
  • Martxoan, 9-10
  • Apirilean, 6-7
  • Maiatzean, 11-12
  • Ekainean 15-16

Maiatza eta ekaineko asteburuak kanpoan emango ditugu, Iparraldean eta Araban hurrenez hurren.

 

Matrikula

Matrikula egiteko, bi modu:

  1. Irailetik aurrera etorri, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera: goizez 08:30-12:00; arratsaldez 14:30-17:30
  2. Bete izen-emate orria eta matrikulazio orria, eta postan gutun zertifikatuan bidalita Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera (Dorleta auzoa z/g. Eskoriatza 20540).

Koordinazioa

Nekane Goikoetxea

Iñaki Urruzola

Kolaboratzaileak/ babesleak

Enpresak eta elkarteak: Beren formazio-programen baitan EKT aintzat hartzen dutenak: Bertsozale elkartea, Emun Koop. E., Zenbat Gara elkartea, Euskaltzaleon Topagunea, Maizpide euskaltegia, Elhuyar Fundazioa.

Hedabideak:  Saioen mamia hedatzen eta zabaltzen laguntzen digutenak. Goiena, Euskadi IrratiaBerriaArgia eta Naiz.

Prezioa

2.650 euro

  • 300 €ko matrikula-aurrerakina ordainduko da matrikulatzean.
  • Gainontzeko kopurua 3 kuotatan banatuko da (urrian, urtarrilean eta martxoan).
  • MUkide-Alumni elkarteko ikasle ohiek %10eko deskontua izango dute matrikulan.

300 euro inguru (otorduak eta lo egiteko lekua).

Aurreko edizioak

Hemen aurkituko duzu aurreko edizioek eman dutena: hizlarien informazioa, eskuorria eta hitzaldien gaineko ikusentzunezkoak (bideoak, audioak, argazkiak...) eta orain arteko edizioetan ikasleek egin dituzten proiektuen erreferentziak.

EKT 6

Ikastaro hau egin zen 2016-2017 ikasturtean.

Hizlariak

Bideoak

Audioak

Eskuorria

EKT 5

Ikastaro hau egin zen 2014-2015 ikasturtean.

Bideoak

Idatzizkoak

Audioak

Partehartzaileak

Eskuorria

EKT 4

Ikastaro hau egin zen 2012-2013 ikasturtean.

Hizlariak

Idatzizkoak

Audioak

Bideoak

Eskuorria

  • EKT 4ko eskuorria.

EKT 3

Ikastaro hau egin zen 2010-2011 ikasturtean.

Hizlariak

Bideoak

Argazkiak

Idatzizkoak

Eskuorria

EKT 2

Ikastaro hau egin zen 2008-2009 ikasturtean.

Hizlariak

Audioak

Bideoak

Eskuorria

EKT 1

Ikastaro hau egin zen 2007-2008 ikasturtean.

Hizlariak

Audioak

Argazkiak

Idatzizkoak

Eskuorria

PROIEKTUAK

EUSKAL KULTURGINTZAREN TRANSMISIOA GRADUONDOAN AURKEZTUTAKO HAINBAT PROIEKTU

  • (H)ARITUZ. Portugaleteko euskararen sustapenerako taldea.
  • Abestuz ikasi, Ikasiz abestu.    
  • Aita Donostia. Oteizak Aginan piztutakoaz.    
  • Ametsa bidean.Euskaltzaletasunaren bilakaera Soraluzen XX. Eta XXI. mendeetan.    
  • Arbelari Begira asteroko kronika Berria egunkarian.    
  • Argazkiak bidelagun, memoriaren adierazpena.    
  • Arrasate eta Euskal Herriko jaien azterketa laburra eta Arrasaterako esku hartze proposamena.    
  • Asparrena, euskal identitatea galtzetik biziberritzera.    
  • Atzera begira aurrera egiteko. Aurreak erakusten duelako atzeak zelan dantzatu.    
  • Atzo, gaur eta biharko herri euskalduna: Euskararen tokian tokiko historia sozialaren transmisioaz.    
  • Azterkutxa dokumentala.    
  • Baietz euskaraz!    
  • Berbaizu euskara elkartea: ginena, garena, izango garena.    
  • Bertso doinuak gizarteratzeko KDak.    
  • Bertsolaritza hedabideetan: tratamendua eta bertso-sarea.    
  • Bertsolaritzan transmisioa: Herri Ikuspegia.    
  • Bertsolaritzaren transmisioa Gipuzkoan: datozen urteetarako erronkak.    
  • Bertsozale elkartea, erakunde hezitzailea.    
  • Bertsozale elkartearen baloreen eta jardunaren transmisiorako komunikazio irizpideak.    
  • Bilbo Hiria Irratiko irratsaioak.    
  • Bizi zorsormen-lanaren nondik norakoak.    
  • Deba euskara eta euskal kulturaren arnasgune izatearen bidean, elkargune baten beharraz (akordioez eta ekintzailetzaz).    
  • Debako Kultur taldeen diagnostikoa.    
  • EKT Bloga (3.6. materia & EKT aditu-titulua).    
  • EKT IV Begiratzeko modu bat.    
  • EKT. BA(I)NAIZ.    
  • EKTren 4. edizioko kronikak Berria egunkarian: Arbelari begira.    
  • EKTren 4. edizioko kronikak eta elkarrizketak Euskadi Irratian.    
  • Ekultura.net bloga.    
  • Emakumeen (h)itzalean: dokumentala.    
  • Espileraren teoria. Hariak, zubiak, ilargiak. XXI. mendeko euskal kultur subjektuaren eraikuntzarako proposamen bat: identitatea, kontzientzia eta ekimena, eta beste ildo estrategiko batzuk.    
  • Etorkinak eta euskara.    
  • Euskal dantzen unitate didaktikoa euskal curriculumean oinarrituta.    
  • Euskal Girotze Barnetegien lehenaz, orainaz eta geroaz. Ofizio baten sortzea eta horrek duen epika guztia.
  • Euskal Herria: migrazio handien lurraldea.    
  • Euskal kantagintzaren berrikuntza, 60. hamarkadako irakaspenak.    
  • EUSKal kultURA Zumaian.    
  • Euskal kulturaren azoka inmateriala.Durangoko azola Europako testuinguru garaikidean.    
  • Euskal kulturaren dimentsioa arlo sozioekonomikoan euskara normalizatzeko planetan.    
  • Euskal kulturaren transmisioa Arizmendi ikastolan.    
  • Euskal kulturaren transmisioa diasporan XXI. mende hasieran.    
  • Euskal Kulturgintzaren Transmisioa irratsaioa Euskadi irratian.    
  • Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Y belaunaldian.    
  • Euskal Literaturaren historia laburra XVI. mendetik XX.era: Ibilbide, idazle eta lanak.    
  • Euskal musikagintzaren oihartzuna 00-10 hamarkadan.    
  • Euskal Rock musikagintza XXI. mendean: artikulazioaren oinarritzea eta lehen urratsetarako proposamenak.    
  • Euskaldunon bizimodua gure ama-amonen begietan.    
  • Euskara batzordea HUHEZIn: nondik eta nora?    
  • Euskara eta emakume euskaldunaren presentzia zientzian eta teknologi lan arlotan.    
  • Euskara ikasleen motibazioak aztergai, Gabriel Aresti euskaltegian.    
  • Euskara, literatura eta euskal kultura ikasgela barruan.    
  • Euskara, sentimenduak eta bizipenak. Irakasle euskaldun(du)en memoria.    
  • Euskararen balio ekonomikoa.    
  • Euskararen zuloak nola estali.Lan munduko euskara-planen sorburutik ikasgai batzuk.    
  • Euskara eta euskal kulturaren transmisioa eta berrartikulazioa Leioan: hiri erdaldunak.
  • Euslandia. Unibertso txiki baterako galderak.    
  • Gasteizen 40 ordu euskaraz: proiektu baten egingarritasunaz.    
  • Gaur8 eta Info7n EKT5i buruzko erreportaia.    
  • Gaztetxoak eta euskararen erabilera Arrasaten: emaitza kuantitatiboak jasotzeko irizpideak eta emaitza kualitatiboak bideratzeko prozedurak.    
  • Goiena telebistan EKT5i buruzko erreportai sorta.    
  • Goienako TB kultur saioa.    
  • Goza daiteke gehiago: euskaldun baten hizkuntza-bidaia.    
  • Gure hitzak esan berriz esan.    
  • Hau koaderno bat zen, hau koaderno haren berrinterpretazioa da.    
  • Haztegi ikastolak 50 urte: 1967ko suaren bila (dokumentala).    
  • Herriarteko taldekako bertsolari txapelketa, bertsolaritzaren gizarte sarearen eragile.    
  • Hizkuntza erabileraren neurketa Arrasateko eskoletan.    
  • Hiztegi feminista.    
  • Huheziko egungo ikasleak, euskaldun eleanitzak eta euskararen sustatzaileak. Zein dira ardatzak?    
  • Ikerketa Ekintza Parte-hartzailea (IEPH), Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza Plan Estrategikoa definitzeko tresna.    
  • Informaziorako eta komunikaziorako teknologiak Gabriel Aresti euskaltegian.    
  • Integraziotik kulturartekotasunera: San Viatorreko eredua. Euskara eta euskal kulturaren transmisioa etorkinen integrazioan.    
  • Ipuin saioa: hemengo kontuak.
  • Ispilu aurrean.
  • Jaiaz jabetu.Euskal jaietako morea nire begiradan.    
  • Kultur espazioen erabilera euskal kultura sustatzeko.    
  • Kultur ondare inmaterialaren bilketa, kontserbazio eta bergizarteratze prozesua hezkuntzaren, kulturgintzaren eta nortasun turismoaren baitan.    
  • Kultura iraunkorra izateko jarraibideak.    
  • Kulturari buruzko oinarriak hizkuntza normalizatzeko teknikarientzat.    
  • Laguntasuna kultur elkartea. 1949an hasitako euskal kulturaren transmisio esperientzia bat Barakaldon.    
  • Lan mundua euskararen etorkizunaren giltza. Hausnarketa eta proposamenak.    
  • Lazarraga XXI. mendeko arabarrei aurkeztua.    
  • Lazkaoko euskal kultur mugimenduaren koordinaziorantz.    
  • Lezoko kulturgintzaren kimu berriak.
  • Liburu beltzaz geroztik.    
  • Liburugintzaren paradigma berria.    
  • Mikel Laboa, kantuen bidez harilkatzen.    
  • Munduan adi egoteko modu bat. Euskal kulturaren jakintzen itsaso zabalean genero, gorputz eta emozioen ariketa antropologikoa.    
  • Nire amaren hiria.
  • Non oraina hasten den.    
  • Nor naiz ni? Who am I?    
  • Norgintza marginalian.Testigantza eta gogoetabide eklektikoak.    
  • Oiartzungo kulturgintza aztergai. Sortuz hezi.    
  • Orekan Xamarren liburua irakurriz euskara ikasteko ariketa eta jarduera sorta. 3. maila.    
  • Poesia organikoa.    
  • Saiakerak.    
  • Soka-dantza, komunitate baten kohesiorako tresna.    
  • Zer da euskal kultura? baldin eta euskal kulturarik bertan badugun.
  • Zubiak eraikiz. Orereta ikastola.    
  • Zuei esker gara eta dugu ANI(T)Z.    
  • Zurriola ikastolak 50 urte.    

 

Honetan ere interesa izan dezakezu