Ekainaren 7an, Informazio saioa Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluari buruz

Atzera

Ekainaren 7an, Informazio saioa Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluari buruz

Hezkuntza

Ekainaren 7an, Informazio saioa Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluari buruz

Irailean hasiko da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Titulu berria.

2018·05·31

$titulo.getData()


Ekainaren 7an, Aretxabaletako campusean, eta 18:00etan hasita, Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Titulu berria eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. 

Informazio saioa irekia da, baina, aldez haurretik izena eman beharko da interneten.

Ikastaro berri honek hiru eremutan eragingo ditu:

  1. Irakasle kontzientea harremanetan. Irakaslea bera da bere lanbidearen erreminta garrantzitsuena. Harremana zutabe duen hezkuntza lanbidean, bere buruaz ahalik eta kontzientzeena izatea lehen mailako helburua da. Adituko partehartzaileak kontzientzia hartzeko prozesuan murgilduko dira, norberaren gorputzetik abiatuta, sentsazioa, emozioa, pentsamendua eta jokabidea integratuz. 
  2. Irakaslea teorien integraziotik berritzen. Zenbait teoriatan oinarritutako berrikuntza prozesuetan daude murgilduta eskola ugari, baina, maiz, ez da teoria horien integraziorik ematen. Aditu tituluak bilatuko du berrikuntzak egiterako orduan teorien integrazioa. Horretarako, ezagutu eta aztertuko dira teoriak praktikan gauzatzeko hainbat esperientzia.
  3. Irakaslea taldean berritzen. Hezkuntzan ematen den berrikuntza elkarlanean oinarritzen da. Komunean proiektu bat eraikitzeko gaitasuna ezinbestekoa da eta, horrekin batera, irakasle taldearen kohesioa gako da. Aditu titulu honetan parte hartuko duten kideek, ardatz hartuta talde lana, komunikazio eraginkorra eta guztien ongizatea, modu esperientzialean biziko dute kohesiora eramango duten prozesu bat.

Ikastaroa eskainiko da zazpi astez Aretxabaletako campusean (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00ra), eta hiru asteburu osoz, landetxe batean (larunbatean egun osoz eta igandean goizez). 

Informazioa eta izenematea: Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan” Aditu Titulua.