Sorgailu eolikoentzako palen diseinu eta fabrikazioari buruzko bi ponentzia Energiaren Ingeniaritza graduko ikasleentzat

Atzera

Sorgailu eolikoentzako palen diseinu eta fabrikazioari buruzko bi ponentzia Energiaren Ingeniaritza graduko ikasleentzat

HITZALDIA

Sorgailu eolikoentzako palen diseinu eta fabrikazioari buruzko bi ponentzia Energiaren Ingeniaritza graduko ikasleentzat

Sicnova taldeko Pablo Flores eta Tecnalia Research and Innovationeko Jorge Barcenak beraien esperientzia profesionalak ikasleekin elkarbanatu dituzte.

2019·05·21

$titulo.getData()


Energiaren Ingeniaritza Graduko hirugarren mailako ikasleek sorgailu eolikoentzako palak diseinatu eta ekoiztea eskatzen dien proiektu batean murgilduta daude. Testuinguru honetan, Energiaren graduko irakasle taldeak ponentzia bikoitz bat antolatu zuen joan den maiatzaren 14ean Pablo Flores (Grupo SICNOVA) eta Jorge Barcenaren (Tecnalia Research and Innovation) presentziarekin. 

SICNOVA Taldea mini-eolikoen palen diseinura aplikaturiko 3D inpresioan ari da lanean, eta jardunaldi honetan emandako hitzaldia 3D teknologiaren oinarriari buruzkoa izan zen, graduko ikasleei teknika honen bitartez garatutako zenbait maketa erakutsiaz.

Bestalde, Tecnaliak lanzadore espazialak teknologia konbentzionalekin nola ekoizten diren azaldu zuen. Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleak lantzen ari diren aerosorgailuen palak diseinatu eta ekoizteko proiektuan, 3D inpresora erabili behar dute, baina beste aldetik, aerosorgailuaren programazioa eta kontrolaren kudeaketarako erremintak ere barneratu beharko dituzte.  Zentzu honetan, ponentzia hauek proiektu honetan murgildurik dauden ikasleei lan ildo ezberdinak erakusteko balio izan dute. 

Prestigio handiko elkarlana

Era honetako jardunaldien antolaketarekin Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleei arlo profesionala hurbiltzea bilatzen da, horretarako sektorean errekonozituak diren profesionalak gonbidatzen direlarik. Tecnalia Research and Innovationeko Jorge Barcenak teknologia metalurgien inguruko tesi doktorala dauka, eta gaur egun proiektuetako zuzendaria da, fabrikazio gehigarrian espezializatua fundizio eta siderurgia aplikazioetan. Goi Eskola Politeknikoak SICNOVArekin ere kolaborazio puntualak egiten ditu, izan ere, Orona Ideo campusean dagoen 3D inpresora beraien taldekoa da eta bertan gradu eta masterretako ikasleek praktikak zein enpresetarako proba desberdinak garatzen dituzte.