Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta EDE Fundazioak Taldeak Garatzeko espezializazio diploma atera dute

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta EDE Fundazioak Taldeak Garatzeko espezializazio diploma atera dute

Taldeen Garapena Aditua

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta EDE Fundazioak Taldeak Garatzeko espezializazio diploma atera dute

TALDEEKIN lan egiteko eta beren potentziala garatzen laguntzeko grina duten profesionalei zuzenduta dago

2021·03·09

$titulo.getData()


EKIPOEN GARAPENERAKO Espezializazio Diploma sistema erlazionalak sakontzeko eta laguntzeko sortu da, beti ere ikuspegi sistemiko batetik eta esku hartzeko tresnekin lagunduta, sistema batek bere potentzial osoa gara dezan.
 
Programa honek sistemetan erlazionatzeko modu berri bat partekatzeko eta elkarrekin ikasteko espazio bat eskaintzen du, ikaskuntza identitate-zeinu gisa integratzera eramango gaituena. Sistemekin lan egiten ikasiko dugu, horiek osatzen dituzten harremanetarantz begirada zabalduz.
 
Programa erdipresentziala da, eta hiru egoitza-tailer (apirilean, maiatzean eta ekainean) eta praktika gainbegiratuak ditu ekipo errealetan (irailetik aurrera).
 
Norentzat:
  • Zuzendariak, liderrak, koordinatzaileak, beraiek eta beraien taldeak hazteko gogoa duten profesionalak.
  • Sistema desberdinei laguntzeko tresna boteretsuez hornitu eta sakondu nahi duten coach-ak.
  • Beste erakunde batzuei lagundu nahi dieten profesionalak.
  • Eta, batez ere, jakin-mina, adimen-irekitasuna eta harridura-gaitasuna duten pertsonei.
 
Programa 2021eko apirilaren 22an hasiko da, Arantzazuko Gandiaga topagunean ostegunetik larunbatera egingo den lehen egoitza-tailerrarekin.
 
Informazio gehiago