BIZIKLETAZ FRANTZIAKO TOURRERA

Atzealdea

BIZIKLETAZ FRANTZIAKO TOURRERA

13 Jul  / 17 Jul

BIZIKLETAZ FRANTZIAKO TOURRERA

00:00
Irun-Hautacam | Frantziako Tourra

Etorri kirol zerbitzuarekin Frantziako Tourra ikustera!

$titulo.getData()

Uztailaren 13tik 17ra, Irunetik abiatuta, abentura ahaztezin batean murgilduko gara Pirinioetako paisaia ikusgarrietan zehar pedalei eraginez eta bertako mendate ezagunenak konkistatuz, Hautacamera iritsi arte. Uztailaren 17an, Frantziako Tourra bertatik bertara ikusteko aukera izango dugu (12.etapa). 

  • Hasiera: uztailak 13, igandea, Irun.
  • Amaiera: uztailak 17, osteguna, Hautacam.

Etapak:

  • Uztailak 13: Irun- Donibane Garazi.
  • Uztailak 14: Donibane Garazi- Isaba.
  • Uztailak 15: Isaba-Laruns.
  • Uztailak 16: Laruns- Hautacam.
  • Uztailak 17: Hautacamen Tourra ikusi eta ondoren, etxera buelta.

*Ezinbesteko baldintza: errepideko bizikleta izatea eta 80-90km 4 etapa egiteko gaitasuna izatea.

 

Irteera honetan interesa edukiz gero, Maiatzaren 13an, 18:30etan bilera informatibo bat egingo dugu (Iturripe campuuseko 1106 gelan) irteeraren inguruko xehetasun guztiak azalduaz. Gerturatu beldur gabe! Egun honetatik aurrera interesatzen direnek, informazio guztia emailean jasoko dute eta behin taldea konfirmatzen denean, azken bilera bat antolatuko da.

 

Izen emateko eta ordainketa egiteko azken eguna, maiatzaren 25a, eguerdiko 12:00ak dira. Gogoratu plaza mugatuak direla!

 

Hemen irakurri dezakezue irteeraren inguruko informazio orokorra.

 

Izen emateak hemen edo kirol zerbitzuan egin ditzakezue.

 

 

 

Irudi galeria