Abian da Brasilgo Hezkuntza arloko profesionalei zuzendutako ‘Conexão Mundo’ prestakuntza programa
Abian da Brasilgo Hezkuntza arloko profesionalei zuzendutako ‘Conexão Mundo’ prestakuntza programa
Abian da Brasilgo Hezkuntza arloko profesionalei zuzendutako ‘Conexão Mundo’ prestakuntza programa
Gastronomia eta hostalaritza, ingurumena eta energiak, eta hezkuntza kooperatiboa jorratzen dituzten hiru aditu tituluetan, hezkuntzako 60 profesionalek hartzen dute parte.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Brasilgo Conexão Mundo programan parte hartuko du, Paraíbako Hezkuntza, Zientzia eta Teknologiako Estatu Idazkaritzak eskatuta. Programa honi esker, herrialde horretako hezkuntza arloko 60 profesionalek formazio espezifikoa jasoko dute 2021-2022 ikasturtean online modalitatean.
Hiru gai zabaletan dago banatuta eskaintza: gastronomia eta hostalaritza, ingurumena eta energiak eta hezkuntza kooperatiboa. Arlo bakoitza lantzeko, aditu titulu bana sortu du Mondragon Unibertsitateak, eta gai bakoitzari zorrotzago erantzuteko, ikastaroetan lankide dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) eta Basque Culinary Center (BCC).
Hauetxek dira abian dauden hiru ikastaroak:
Unibertsitate aditu titulua hezkuntza pedagogikoan gastronomia eta hostalaritzako Lanbide Heziketako irakasleentzat. Ikastaro honetako parte-hartzaileek josoko dute hezkuntza-berrikuntzaren esparruko prestakuntza teoriko eta praktikoa. Gainera, eskuratuko dituzte estrategia didaktiko-metodologikoak bereziki aplikatzeko gastronomia eta hostalaritza arloetako Lanbide Heziketan, eta horretarako elkarlanean aritu izan gara Basque Culinary Center-ekin.
Unibertsitate aditu titulua hezkuntza pedagogikoan ingurumen, jasangarritasun eta energien Lanbide Heziketako irakasleentzat. Ikastaro honetako parte-hartzaileek ere josoko dute hezkuntza-berrikuntzaren esparruko prestakuntza teoriko eta praktikoa, eta horri gehituko zaizkio ingurumenaren, jasangarritasunaren eta energien eremuetako Lanbide Heziketan aplika daitezkeen didaktika eta metodologia zehatzak, eta horretan esanguratsua da MGEPen ekarpena.
Unibertsitate aditu titulua hezkuntza kooperatiboan. Programa honek aukera emango die parte-hartzaileei ezagutzeko, hausnartzeko eta inplementatzeko ikaskuntza kooperatiboaren gakoetan, betiere, esperientzia kooperatibo zehatzen azterketatik abiatuta eta programan parte hartzen dutenen praktika profesionalerako ikerketa-ekintza prozesuak sustatzeko.
Kasu guztietan garrantzi berezia izango dute aditu amaierako lanek, horiekin irakasleak eragile bihurtu nahi baitira haien testuinguru pedagogikoen garapenean.