Unibertsitate Aditu Titulua Hezkuntza Pedagogikoan Ingurumen, Jasangarritasun eta Energien Lanbide Heziketako Irakasleentzat

XXI. mendeko irakaskuntza-berrikuntzaren oinarri teoriko eta praktikoak eskuratuko dituzu, baita lanbide-heziketako estrategia didaktiko-metodologikoei eta ingurumenaren, iraunkortasunaren eta energiaren esparruetako egungo joerei buruzkoak ere.

Gaia
Hezkuntza
ECTS/orduak
20 ECTS
Tokia
Enpresan bertan
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Online

Helburuak

Tituluaren helburu orokorra da ingurumen, iraunkortasun eta energia adarretako lanbide-heziketako irakasleak prestatzea hezkuntza-berrikuntzaren esparruan, Mondragon Unibertsitatearen eredu pedagogikotik abiatuta, eta lanbide-heziketako metodologia aktiboen esparrua lantzea eta horiek ingurumenaren, iraunkortasunaren eta energiaren esparrura eramatea.

Nori zuzendua

Ingurumen, iraunkortasun eta energi adarreko lanbide-heziketako irakasleei.

Egitaraua

Ikastaro hau eskaera egiten duen erakundean bertan eskaintzen da.

Datak eta ordutegia erakundearekin adosten dira.

0 modulua: Sarrera

1 modulua (3 ECTS): Hezkuntza XXI. mendean eta hezkuntza berrikuntza

2 modulua (5 ECTS): Ikaskuntza-testuinguruak sortzeko estrategia didaktiko-metodologikoak

3 modulua (4 ECTS): Garapen tematikoa: Iraunkortasuna eta ingurumena

4 modulua (4 ECTS): Garapen tematikoa: Energia

5 modulua (4 ECTS): Proiektuaren diseinua

Metodologia

Prestakuntza-jarduera teorikoak eta praktikoak konbinatuko dira. Gainera, ikasteko espazio sinkronoak eta asinkronoak sortuko dira, banakako eta taldeko proposamenak tartekatuz.

Tutore bat izango duzu bidelagun prozesu osoan zehar.

Egutegia

GALDEIGUZU

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20

Koordinazioa

Prezioa

6.500€

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20