Azken plaza libreak Chief Learning Officer espezializazio diploman

Atzera

Azken plaza libreak Chief Learning Officer espezializazio diploman

Chief Learning Officer (CLO)

Azken plaza libreak Chief Learning Officer espezializazio diploman

Azaroaren 2an hasiko da CLO diplomaren bigarren edizioa. Ikastaroaren helburua da enpresa eta erakundetan jarduteko, ikaskuntza eta berrikuntza erraztuko dituzten profesionalak prestatzea.

2020·10·28

$titulo.getData()


Azaroaren 2an emango diogu hasiera Chief Learning Officer–CLO espezializazio diplomaren bigarren edizioari. Ikastaroaren helburua da enpresa eta erakundetan jarduteko, ikaskuntza eta berrikuntza erraztuko dituzten profesionalak prestatzea. Ikastaroa sustatuta dago Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta TeamLabs laborategiaren artean.

Ikastaroa zuzenduta dago, bereziki bi hartzaile taldeei. Alde batetik, berrikuntza, Giza Baliabide, talentu eta prestakuntza arloetako profesionalei eta hirugarren sektoreko startup eta erakundeetako ordezkariei. Bestetik, lan ibilbidea aldatu nahi dutenei eta ikaskuntza eta berrikuntza erraztearen inguruko esperientzia eta metodologia berriak eskuratu nahi dituztenei.

 

Metodologia aktiboa du diplomak, uztartzen ditu online garatu beharreko elementuak eta aurrez aurreko saioak. Aurrez aurreko saioak workshop bidezkoak izango dira, eta laguntzaile erraztaile bat izango duzu prozesu guztian zehar. Saio presentzialak egingo dira ostiral eta larunbatetan, Bilbon (2 workshop) eta Madrilen (5 workshop).

 

  

Gero eta beharrezkoagoa da enpresek ikaskuntza eta berrikuntza errazteko arduradun bat izatea. Chief Learning Officer–CLO- goi-mailako langile mota berri bat da, aldaketa-prozesuen, eraldaketa digitalaren, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren buru izango dena, zer esanik ez,  ziurgabe eta etengabe aldatzen ari den sasoi batean. Dagoeneko, AEBetan, enpresa askok badute figura hori, eta hemen rol hori garrantzia hartzen, besteak beste, Covid-19al sortutako egoerari aurre egin ahal izateko. Izan ere, ezinbestekoa ikusten da erakundeak izatea pertsona bat arduratuko dena langileen prestakuntzaz eta gidatuko duen langileen eta erakundearen beraren ikaskuntza estrategia.