Psikomotrizitatea eta Entzumena eta Mintzaira aipamenetarako matrikula zabaldu da

Atzealdea

Psikomotrizitatea eta Entzumena eta Mintzaira aipamenetarako matrikula zabaldu da

ESKAINTZA AKADEMIKOA

Psikomotrizitatea eta Entzumena eta Mintzaira aipamenetarako matrikula zabaldu da

Modalitate erdi-presentzialean egingo diren ikastaro biak urtarrilean hasiko dira eta ekainera arte luzatuko dira.

2026·11·09

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultateak Psikomotrizitatea eta Entzumena eta Mintzaira aipamenetarako matrikula zabaldu du. Ikastaro biak modalitate erdi-presentzialean eskainiko dira eta urtarrilean hasi eta ekainera arte luzatuko dira. Ikastaro batean zein bestean, asteroko saio presentzialak Eskoriatzako campusean izango dira.

Psikomotrizitatea aipamena

Psikomotrizitate arloan edota psikomotrizistaren rolean sakondu nahi duten Haur Hezkuntza graduatuei zuzendutakoa da Psikomotrizitatea aipamena. Haurraren garapen psikomotorearen gakoak ulertzen eta behar horiei erantzuten irakasten duen ikastaroa da. Gainera, haurraren mugimendu librea zein jolasa behatzen eta interpretatzen erakusten du.

Ikuspegi metodologikotik Psikomotrizitatea aipamenak, formazio teorikoaz gain, formazio bibentziala ere eskaintzen du. Horrez gain, psikomotrizitatea praktikara ere hurbilpena egingo da.

Ikastaroa Luzaro Psikomotrizitate Eskolarekin batera garatu da.

Entzumena eta Mintzaira aipamena

Entzumena eta Mintzaira aipamena, berriz, entzumenaren, mintzairaren eta lengoaiaren nahasteetan eta horien esku-hartzean lan egiten dutenei edo lan egin nahi dutenei zuzenduta dago. Izan ere, lanbideko eguneroko kasu praktiko eta egoera errealak izango dira ikaskuntza prozesuaren ardatzak.

Ikastaroaren helburu nagusiak dira, beste batzuen artean, irakurketa eta idazketa trebetasunen garapenean zailtasunak ezagutze eta tratamenduak aurrera eramaten jakitea, komunikazio sistema alternatiboak ezagutu eta erabiltzen jakitea, edota gaur egungo laguntza-sistema ezagutu eta ulertzea.


Unibertsitatea baino gehiago gara