Business Data Analytics graduko ikasleek Eroski Bidaiak-ek zuzenduriko erronkari erantzuten diote

Atzealdea

Business Data Analytics graduko ikasleek Eroski Bidaiak-ek zuzenduriko erronkari erantzuten diote

Erronka

Business Data Analytics graduko ikasleek Eroski Bidaiak-ek zuzenduriko erronkari erantzuten diote

Eroski Bidaiak-ek bezeroen inguruko adimena hobetzeko jarritako erronkari erantzuten diote BDater-ek

2020·06·03

$titulo.getData()


Azken 8 asteetan, Mondragon Unibertsitateko Business Data Analytics graduko lehen mailako ikasleek Eroski Bidaietako Mikel Goienetxek (zuzendari nagusia) eta Iñigo Laisekak (Negozio eta Eraldaketa Garapeneko arduraduna) aurkeztutako erronkan lan egiten dute. Erronkaren helburua Eroskiren bidaien bezeroen adimena hobetzeko irtenbideak proposatzea zen, bezeroei bidaia-proposamenak automatikoki egiteko.

Horretarako, aste hauetan ikasleek bezeroen datu anonimizatuak aztertu behar izan dituzte, haien erosketa-portaera ezagutzeko, antzeko jokabideak dituzten bezeroen segmentazioa egiteko eta erabiltzaile bakoitzari egokitutako bidaia-helmugen proposamenak eskainiko dituen gomendio-sistema bat sortzeko.

Taldeek "Project manager" gisa jarduten duten irakasleen eta Eroski Bidaiak-eko arduradunen laguntza izan dute, erronkaren konponbidean aurrera egin ahala sortzen ziren zalantzak argitu ahal izateko. Asteetan zehar, taldeek bilerak egin dituzte aldian-aldian beren "Project manager" ekin, proiektuaren jarraipena egiteko eta sortzen ari ziren zalantzak argitzeko. Aldi berean, graduko ikasgaietan beharrezko ezagutza lortzen jarraitu dute, eta, horri esker, proiektuan aurrera egin dute. Gainera, aipatu behar da ikasleek Scrum metodologia erabili dutela beren proiektuak modu egokian kudeatzeko eta bezeroari emaitza entregatzeko eta aurkezteko datara iritsi ahal izateko.

Erronkaren zailtasunari berari, COVID-19ren ondoriozko konfinamendua gehitu behar zaio. Bai "Project manager" en proiektuen jarraipena, bai irakasgaia irakastea bera eta bai talde-lana online egin dira erabat. Egoera honek erakutsi du gu guztion moldagarritasuna, irakasleena, bezeroarena, baina, batez ere, ikasleena, erronkari erantzuteko behar den tentsioa ez bait dute galdu.