Batu osasun astera eta batez ere, batu bizi ohitura osasuntsuetara!!

Atzealdea

Batu osasun astera eta batez ere, batu bizi ohitura osasuntsuetara!!

Osasun astea

Batu osasun astera eta batez ere, batu bizi ohitura osasuntsuetara!!

Gogoratu OMEren jarduera fisikoarekiko gomendioak

2023·03·27

$titulo.getData()


Apirila gainean dugu eta honekin batera, guretzat esanguratsuak diren 2 egun berezi ere hurbiltzen ari dira; apirilaren 6an, Jarduera Fisikoaren Munduko eguna izango da eta apirilaren 7an, Osasunaren Munduko eguna. Ikasturtero bezala, Kirol Zerbitzuak bat egingo du egun berezi horiekin eta unibertsitatean osasun astea antolatuko da. Egitaraua ikusi

Arrazoi honengatik, gaurkoan Osasunaren Munduko Erakundeak gomendatzen dituen jarduera fisikoarekiko irizpideak gogoratzea dugu helburu, posible dugun neurrian, urteko 365 egunetan presente izan ditzagun. Azken urteetan argi ikusi dugun bezala, gure esku ez dauden faktore ugari ditugu gure osasunean negatiboki eragiten dizkigutenak eta norbere zaintzari begira, gure esku dagoena egiteari uzten badiogu, baliteke gure osasuna bere osotasunean kaltetua ikustea (batez ere adinean gorantz goazen heinean). 

Unibertsitateko komunitateari erreparatuz, azpiko irudian dituzue gomendio nagusiak (18-65 urte).
 

Gogoratu, Kirol Zerbitzuak OME-ren gomendioak betearazteko hainbat eskaintza luzatzen dizkizuela. Beraz, batu osasun astera eta batez ere, batu bizi ohitura osasuntsuetara!!

 

 

 
 

Irudi galeria