Osasun astea

UNIBERTSITATEKO PROGRAMAZIO BEREZIETAZ DISFRUTATU

Erregistratu bakarrik edo zure lagunekin, garrantzitsuena gutxieneko taldea uzten duzu zure lagunekin gozatzeko.

 

Atzealdea

Osasun astea

Datu nagusiak

Osasun astea

 

Erregistratu

 

Deskribapena

Zergatik ospatzen dugu Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzutik?

Mundu mailako Jarduera Fisikoaren eguna apirilak 6an eta Mundu Mailako Osasunaren eguna apirilak 7an ospatzen direlako. Jardueraren fisikoaren bitartez unibertsiteko ikasle zein langileen osasuna hobetzen laguntzea gure helburua izanik, egun hauekin bat egitea ezin bestekoa iruditzen zaigu.

Baina, badakigu zer den osasuna?

Osasunaren definizioak aldaketa ugari izan ditu, eta orain momentuan, gaixotasun eza baino, ongizate orokorraz hitz egiten du, hiru alderdi kontutan izanik: fisikoa, psikikoa eta soziala.

Orduan, zer egin dezakegu bakoitzak bere osasuna hobetzeko?

Jarduera fisikoak, osasunaren hiru alderdiak hobetu ditzake, beti ere era kontrolatu batetan egiten bada. Honetaz gain, elikadura eta harreman sozialak zaintzeak ere lagundu dezake.

Kirol Zerbitzuak, aste honetarako hainbat ekintza antolatuko ditu, baina gogoratu ikasturte osoan zehar, jarduera ezberdinak garatzen ditugula zure osasuna zaintzen laguntzeko.

Adi egon gure mezuei!

 
 

Izena emateko plataforma

Kudeatu online zure izen-ematea.

Erregistratu orain

Deskargak

 

Harremanetarako informazioa