Autismo espektroko nahasmenduan espezializatutako lan-prestatzailea mikrokredentzialerako matrikula zabalik
Autismo espektroko nahasmenduan espezializatutako lan-prestatzailea mikrokredentzialerako matrikula zabalik
Autismo espektroko nahasmenduan espezializatutako lan-prestatzailea mikrokredentzialerako matrikula zabalik
Urtarrilean 19an hasi eta apirilaren 30era arte luzatuko den mikrokredentzialeko matrikula zabaldu da. Gizarte, hezkuntza eta giza baliabideen arloko profesionalentzat edo autismoaren lan-inklusioan interesa dutenentzat zuzenduta dago.
Urtarrilaren 19an hasi eta apirilaren 30era arte luzatuko den Autismo espektroko nahasmenduan espezializatutako lan-prestatzailea unibertsitateko mikrokredentzialeko matrikula zabaldu da.
Gizarte, hezkuntza eta giza baliabideen arloko profesionalei zein autismoaren lan-inklusioan interesa daukatenei zuzendutako mikrokredentzial honi esker alor honetan ikuspegi metodologikoa lor daiteke, pertsona autistaren autonomiari mesede egiten diona.
Gizarte bidezkoagoa eraiki eta enplegu-sistema eraldatu nahi duten ikasle eta profesionalei zuzendutako ikastaro honek prestakuntza-proposamen eguneratua da.
Ikastaroan parte hartzeko ez da behar aurretiko unibertsitate titulaziorik.
Autismoa duten pertsonen lan-munduko inklusioa helburu
Ikastaroaren helburu nagusien artean autismoa duten pertsonen lan-munduko inklusioa errazteko funtsezko gaitasun, trebetasun eta jarrera profesionalak zehaztea dago. Izan ere, esperientzia praktikoa eta hausnarketa konbinatuz, ikasleak gai izango dira, kuspegi pertsonalizatutik abiatuta, egokitutako enplegu-unitate erreal eta iraunkorrak diseinatzeko eta garatzeko.
Metodologia teoriko-praktikoa eta tutoreen jarraipena
Ikaskuntza aktibo eta aplikatua sustatzeko asmoz, ikastaro honek metodologia teoriko-praktikoa erabiltzen du. Horrela, online saioen, kasu praktikoen ebazpenarekin, simulazioekin eta azken lanaren elaborazioarekin ikaskuntza testuinguru errealean kokatzen da.
Horretaz gain, modulu bakoitzean ikasitakoa indartzeko, tutoretza saio bat eskainiko da eta ikasle bakoitzak une oro harremanetan jartzeko aukera emango duen tutore bat izango du.
Finantziazio aukerak
Erakunde batetik etorriz gero, ikastaroa FUNDAE bitartez finantzatzeko aukera dago.
Informazio gehiago
Julene Gorrotxategi
+34 600 027 020
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
