Azaroan egingo ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lehenengo Ate irekiak, 2020-2021 ikasturtean eskainiko diren graduen berri emateko

Atzealdea

Azaroan egingo ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lehenengo Ate irekiak, 2020-2021 ikasturtean eskainiko diren graduen berri emateko

ate irekiak

Azaroan egingo ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lehenengo Ate irekiak, 2020-2021 ikasturtean eskainiko diren graduen berri emateko

Azaroaren 7an Bilbon eta 9an, Eskoriatza eta Aretxabaletan egingo dira saioak.

2019·10·28

$titulo.getData()


Azaroan 7an eta 9an egingo dira, 2020-2021 ikasturteari begira, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako lehenengo ate irekiak. Etorkizuneko Graduko ikasleei eta gurasoei zuzendutako saio horiek egingo dira Bilbon, Eskoriatzan eta Aretxabaletan.

 

Lehenengo Ate irekiak Bilbon izango dira, Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF), azoroaren 7an, 18:00etatik aurrera. Bertan, lau graduren berri emango da: Haur Hezkuntza, Lehen-Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta, bereziki, Bilbon bertan, Zorratzaurreko campusean, eskainiko dugun gradu berria: Humanitate Digital Globalak.  Gradu honek ez du antzekorik estatuan eta zuzenduta dago Giza Zientziak eta Humanitateak gustuko dutenei eta, modu esperientzialean, gizarte teknologiko globalaren erronkei erantzuteko gertu egon nahi duten ikasleei.

 

Hileko bigarren Ate irekiak, azaroaren 9an izango dira, larunbatean, 11:00etatik aurrera. Bi kokapen izango dituzte saio horiek: Eskoriatzako campusa, Haur Hezkuntza eta Lehen-Hezkuntza graduetan interesa dutenenentzat, eta, Aretxabaletako campusa, Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua ikasi nahi dutenentzat. 


Ate irekietara joan ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da hurrengo web orrian: www.mondragon.edu/prest