Arreta Psikologikorako Zerbitzu berria jarri du abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Arreta Psikologikorako Zerbitzu berria jarri du abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Zerbitzu berria

Arreta Psikologikorako Zerbitzu berria jarri du abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Doakoa zerbitzu berri hau zuzenduta dago ikasleei eta langileei. Zerbitzuak izaera prebentiboa izango du eta psikologo psikoterapeuta kolegiatuek gidatuko dute.

2021·10·21

$titulo.getData()


Arreta Psikologikorako Zerbitzua (APZ) jarri du abian Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Psikologo psikoterapeuta kolegiatuek gidatutako zerbitzuaren helbura da laguntza prebentiboa eskaintzea ikasle eta langileei. Lehen mailako prebentzioari dagokionez, zerbitzuak eskainiko ditu testuinguru seguruetan garapen osasuntsura bideraturiko esperientzia desberdinak. Horren asmoa da, bidaidetza prozesu baten bidez, ikasleen ongizatea bermatzea

 

Bigarren mailako prebentzioari erreparatuta, APZ-k arriskuan egon daitezkeen ikasleen detekzioa egingo luke eta balorazio prozesu baten ostean beharrezkoa izanez gero, kanpoko profesionalei bideratuko litzaieke. Azken finean, proiektuaren xede nagusia da lehen mailako eta bigarren mailako ongizate bio-psiko-sozialerako prebentzioa egitea fakultateko ikasle eta langileei begira.

 

Zerbitzuak banakako arreta eskainio du, gainera, talde prozesuak ere jarriko ditu abian, horretarako Eskoriatzako campusean prestatutako gelan.. Azkenik, APZ-ak badu helburutzan arreta psikologikoari buruzko ikerketa eta aholkularitza.

 

Harremanetan  jartzeko: