Ariketa bideo eta taulak eskura dituzue

Atzealdea

Ariketa bideo eta taulak eskura dituzue

Gure jarduera fisiko saioak

Ariketa bideo eta taulak eskura dituzue

Ezagutu indarra edota malgutasuna lantzeko guk gidatutako saio eta ariketa taulak

2021·02·15

$titulo.getData()


Pandemiak eragindako murrizketak direla eta, gutariko askok, jarduera fisikoa edota kirola burutzeko ohiturak egokitu behar izan ditugu eta gero eta jende gehiago ari da bere kabuz ariketa fisikoa egiten.

Egoera honen aurrean, Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzutik, unibertsitateko komunitateari laguntza eskaintzea dugu helburu eta horretarako, gure ariketa bideo eta taulak sortu ditugu, norbere kabuz etxean egin ahal dituzuenak.

Ariketen exekuzioa egokia izan dadin laguntzeko helburuaz, indarra eta malgutasuna lantzeko zirkuitu eta ariketa taula ezberdinak sortu ditugu eta asteroko gure mezuetan hauek ikusteko lotura bidaltzen ari gara. Gainera, gure webgunean horretarako sortu dugun atal berrian, ikusgai jarriko ditugu zirkuitu bakoitzaren ariketa taulak ere; behin exekuzio egokiak ikasitakoan, errituna jarraitu ahal izateko taula erabilgarriak izango direlakoan.

Gogoratu, bakoitzak izan ditzakeen helburuak planifikatu eta era osasuntsu batean lortzeko, entrenatzaile pertsonal zerbitzua ere eskaintzen dizuegula. Interesatuta egonez gero, jarri harremanetan Kirol Zerbitzuarekin.

Jar zaitez martxan!!