Business Data Analytics (BDatA) Graduko ikasleek Bilboko Portuari 2022ko jarduerari buruzko iragarpenak aurkeztu dizkiote

Atzealdea

Business Data Analytics (BDatA) Graduko ikasleek Bilboko Portuari 2022ko jarduerari buruzko iragarpenak aurkeztu dizkiote

BDATA gradua

Business Data Analytics (BDatA) Graduko ikasleek Bilboko Portuari 2022ko jarduerari buruzko iragarpenak aurkeztu dizkiote

Hautatutako zazpi herrialdetako 2022rako zirkulazio-iragarpen bat egin dute ikasleek, eta horretarako hiru hilabetez Portu Agintaritzaren eta PortLab berrikuntza hub-aren laguntza izan dute

2021·12·22

$titulo.getData()


Abian da Mondragon Unibertsitateak Zorrotzaurreko campusean ematen duen Business Data Analytics graduko ikasleen hirugarren belaunaldia. Bere bigarren erronkan, 45 ikasleko talde honek Bilboko Portuak eskatutako lan bati egin dio aurre, 2022an hainbat herrialdetako ikuspegitik Portuko trafikoa aurreikustea helburu zuena. Horretarako, Portu Agintaritzak azken hamabost urteetako datu estatistikoak eman dizkie, eta herrialde bakoitzeko adierazle makroak izan dituzte.


Abenduaren 15ean, asteazkena, graduko ikasleak Bilboko portu-agintaritzaren Santurtziko instalazioetara joan ziren lortutako emaitzak aurkeztera. Taldeetan bilduta, talde bakoitzari Bilboko portuarekin harreman komertzial handia zuen herrialde bat esleitu zitzaion, eta lanaren helburua herrialdea eta herrialde horretan jatorria edo helmuga izanik Bilboko portutik kargatzen eta deskargatzen diren produktu-motak behar bezala ezaugarritzea izan zen. Egungo egoeraren ulermenetik abiatuta, ikasleek beren ezagutza analitikoak erabili zituzten 2022an harreman horrek izango duen bilakaeraren iragarpenak egiteko.


Horrela, egindako lan guztiarekin, ikasleek datu garrantzitsuak aurkitu dituzte, hala nola Bilboko portua dela Erresuma Batuak Iberiar penintsulan itsasoz sartzeko duen ate nagusia, edo lehorreko konexio apartak eta edozein ontzi mota jasotzeko sakonera handia duen portua dela.


“Portu-azpiegitura datu-sortzaile handia da, eta analitikaren esparruan balio handiko proiektuak garatzeko aukera handiak ditu. Horregatik guztiagatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Portuari laguntza eta prestutasunagatik, eta etorkizunean lankidetza hori errepikatzea espero dugu”, nabarmendu dute Business Data Analytics Graduko arduradunek.


Portuko arduradunentzat “txundituta utzi gaitu 18 urterekin kasua oso ondo ulertzen duten taldeak ikusteak, beti datuekin argudiatzea defendatzen dutenak, hari gidari argia dutenak eta, kasu batzuetan, hobetzeko iradokizunak ere egiten dituztenak. Zalantzarik gabe, esperientzia aberasgarria izan da bi aldeentzat. Unibertsitateko ikasleak modu praktiko eta berritzailean hurbildu dira portura, eta gu haiengana hurbildu gara eta elkarrekin ikasi dugu”.