Energia Ingeniaritza Graduko 3. mailako ikasleriak EKIAN bisitatu du

Atzealdea

Energia Ingeniaritza Graduko 3. mailako ikasleriak EKIAN bisitatu du

IRTEERA

Energia Ingeniaritza Graduko 3. mailako ikasleriak EKIAN bisitatu du

Ribabellosako Arasur poligonoan kokatuta dagoen planta fotovoltaikoak urtean 40.000 megawatt ekoitziko dituen 67.000 panel ditu

2019·11·05

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Energia Ingeniaritza Graduko 3. mailako ikasleek EKIAN bisitatu dute, Arabako Ribabellosako Arasur poligono industrialean eraikitzen ari den planta fotovoltaikoa. Instalazioen obrara eginiko bisitan zehar Goi Eskola Politeknikoko ikasleek instalazioaren dimentsioak behatu ahal izan dituzte eta berau osatuko duten elementuak, panelak edota jarraitzaileak kasu. Era honetan lanen exekuzioa ikusi dute, osagaien funtzionamendua eta konexioak, dauden lau skidetatik bat eredutzat hartuz. Ondoren ikasleek kontrol-zentroa bisitatu dute eta bertan ikus liteke nolakoa izango den parkearen kudeaketa, beronen eboluzioa, kolaboratzaile diren enpresen rola eta nola egituratu den proiektua honen ikuspegi komertzialetik. Bisitan zehar ikasleek KREANeko ingeniari eta EKIAN proiektuko zuzendari tekniko den Hodei Arzaken argibideak izan zituzten.

Mondragon Unibertsitatea guztiz bat dator enpresen, erakundeen eta gizartearen erronkekin eta errealitate hori ikasleei hurbiltzera konprometitzen da; kasu honetan Euskadin energia berriztagarrien sorkuntzarekin harremana duen proiektu estrategikoetako bat bisitatuz .

Parekorik ez duen proiektua

EKIAN kolaborazio publiko-pribatua duen proiektua da eta Arasur poligonoan ari da garatzen  (Ribabellosan, Araban), KREAN taldeak diseinatu duelarik (MONDRAGON korporazioaren parte dena) Euskal Energia Erakundeaz (EEE) batera. Behin inauguratuta Euskadiko eguzki parke handiena bilakatuko da, urtean 40.000 megawatt sortuko dituzten 67.000 panelez osatuta. Berrogeita hamabost hektarea hauetan sortuko den eguzkia energia 15.000 familiek urtean kontsumitzen duten energiaren parekoa da.