Energia graduko ikasleriak bi zentral elektriko bisitatu ditu

Atzera

Energia graduko ikasleriak bi zentral elektriko bisitatu ditu

BISITA

Energia graduko ikasleriak bi zentral elektriko bisitatu ditu

Energiaren Ingeniaritza graduko bigarren mailako ikasleek Aldaba eta CH Anoeta Zentralak bisitatu dituzte

2019·12·10

$titulo.getData()


Energia graduko bigarren mailako ikasleak buru-belarri ari dira Pelton turbina batean oinarritutako zentral hidroelektriko baten emulazioan. Lehen seihilekoaren azken asteetan zehar aztertu, diseinatu eta eraiki behar dute irakasleek proposatutako ezaugarri minimodun maketa bat.

Turbina bidezko sorreran eta hauen automatizazio elementuetan sakontzeko Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleek Aldaba eta CH Anoeta zentral hidroelektrikoak bisitatu dituzte. Bi zentralak egun Iberdrolaren hornitzaileak dira, sarera 13,8 kW bidaltzen dituztelarik zuzenean. Aldabako zentralak 140 kW sortzen ditu aktibo denean eta Anoetakoak aldiz 180 kW inguru.

Sasoiaren araberako energia ekoizpena

Bisitatutako bi zentralek komunean dute berezitasuna da udazken eta neguan bakarrik sortzen dutela energia. CH Aldaba duela 100 urte baino gehiago sortu zen eta egun 1992an instalatutako sorgailu bati esker funtzionatzen du. Sei metroko ur-jauzi bat aprobetxatuz 140 kW inguru ekoiztea lortzen du, 700 MW ordu inguru ekoizten dituelarik aktibo den bost hilabeteetan zehar. Bestalde, CH Anoetak Pelton turbina bati esker funtzionatzen du eta bi injektore ditu 280 kW-ko sorgailu asinkrono bati lotuak. Horrekin, 130 metrotako ur-jauzi bat baliatuz, lortzen du 180kW ekoiztea azarotik martxora, aktibo den hilabeteetan zehar.