Agur ekitaldia Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluan parte hartu duten 21 ordezkariei

Atzera

Agur ekitaldia Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluan parte hartu duten 21 ordezkariei

Kooperazioa

Agur ekitaldia Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluan parte hartu duten 21 ordezkariei

Abenduaren 12an egingo da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluko agur ekitaldia.

2018·12·12

$titulo.getData()


Iraila bukaeran hasi zen, Aretxabaletako campusean, Garabide elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 4. aldiz antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Titulua.

 

Aditu titulu honek eskaini nahi izan ditu baliabideak sendotzeko eta bideragarri egiteko Hegoaldeko hizkuntza eta identitate gutxituen berreskurapena. Garabidek egiten duen hizkuntza lankidetza, hizkuntza gutxituen arteko esperientzia trukean oinarrituta dago. Ikastaroan parte hartu dute 12 hizkuntza gutxiagotutako 21 ordezkarik, eta bertan egin dituzte hainbat ekintza, esaterako:

  • 300 klase ordu (euskalgintzako zenbait ordezkari irakasle lanetan jarrita)
  • 21 bisita didaktiko euskararen biziberritzean lanean aritzen diren eragileengana
  • 20 sentsibilizazio ekintza Euskal Herrian barrena, herriz-herri, euskal gizartera hurbiltzeko (mahai-inguruak, proiekzioak...).  
Datorren abenduaren 14an amaituko da ikastaroa; baina, joan aurretik, hilaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan agur ekitaldia eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei. Hizkuntzaldia: mintzairatik mintzairako loraldia izeneko jaia Eskoriatzako campusean ospatuko da, eta bertan partaide guztiek hitz egin ahal izango dute. Ekitaldia amaitzeko, luntxa eskainiko da.