Abenduaren 12an, Bigarren Hezkuntza Masterrari buruzko Informazio saioa Eskoriatzako campusean

Atzera

Abenduaren 12an, Bigarren Hezkuntza Masterrari buruzko Informazio saioa Eskoriatzako campusean

Bigarren Hezkuntza Masterra

Abenduaren 12an, Bigarren Hezkuntza Masterrari buruzko Informazio saioa Eskoriatzako campusean

18:00etan hasiko den ekitaldian, azalduko dira eskolak emateko gaitzen duen masterraren ezaugarriak, artean, aukeran dauden bi modalitateak: duala-presentziala eta online + saio presentzialekin.

2019·12·02

$titulo.getData()


Abenduaren 12an, Eskoriatzako campusean, DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterrari buruzko informazio saioa antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da hemen: https://www.mondragon.edu/eu/unibertsitate-masterrak/informazio-saioak/izen-ematea?search=tit&id=IZMB

 

Bigarren Hezkuntza Masterra bi modalitaten eskaintzen da: Duala-presentziala eta Online + saio presentzialak. Lau espezialitate ditu mastrrak: Teknologia, Natur Zientziak eta Matematika, Humanitate eta Gizarte Zientziak, eta Hizkuntza eta Literatura.

 

Mondragon Unibertsitateko Bigarren Hezkuntza Masterra euskaraz eskaintzen da eta euskal hezkuntza sistema du ardatz. Gainera, bakarra da Euskal Herrian Dual modalitatean eskaintzen dena.