Industriaren beharretara bideratutako ikerketa eta transferentzia eredu sendoa
Industriaren beharretara bideratutako ikerketa eta transferentzia eredu sendoa
Industriaren beharretara bideratutako ikerketa eta transferentzia eredu sendoa
Mondragon Unibertsitatea enpresa munduarekin oso lotuta dagoen unibertsitatea da (MONDRAGON Korporazioaren parte da, estatuko 7. enpresa-taldea eta Euskadiko handiena), eta beraz, unibertsitateko irakaskuntza eta ikerketa jarduerak enpresen beharrak asetzera bideratuta daude. Horregatik, nazioarteko hainbat ikerketa eta rankingek, hala nola U-Multirank nazioarteko rankinak adibidez, bermatzen dute Mondragon Unibertsitatea enpresak finantzatutako ikerkuntzaren ehuneko handiena duen unibertsitatea dela eta baita Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoan baloraziorik onena duen unibertsitatea ere.
Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza-fakultateko ia irakasle guztiek ikerketa eta transferentzia proiektuetan parte hartzen dute, eta gainera, unibertsitateko gradu eta masterretako ikasleek proiektu horietan parte hartzeko aukera dute programa dualaren bidez.
Ikerketa eta Transferentzia proiektuaren adibide bat
chARmER proiektua: Assistive Robotic Disassembly System for Recycling
chARmERaren bisioa da gizaki eta roboten arteko lankidetza aukerak sortzea industriako desmuntatze-prozesu errentagarriak bultzateko, eta, ondorioz, bizitza amaieran dauden proiektuetatik abiatuta, desmuntatzeko prozesu berriak sortuaz negozio berriak sortzeko aukerak zabaltzea. chARrmERrek asmo handiko ikuspegi hori lortuko du fabrika jasangarriagoak sortuz, ingurumeneko inpaktua murriztuz eta proiektuan parte hartzen duten Ecointegra edo Grundfos enpresen lan-baldintzak hobetuz, besteak beste.
Gizaki eta roboten arteko lankidetzaren bidez, chARmERrek irtenbideak emango dizkie enpresei pertsonen lan-gaitasunak handitzeko eta produktibitatea areagotzeko. Proiektuan parte hartzen duten bi enpresek lan-gaitasun murriztuak dituzten pertsonak kontratatzeko estrategiari eusten diote helburu honek, eta, beraz, irtenbide teknologiko berri honek gizarte-ekitatea sustatuko luke.
Proiektu honetan aktiboki parte hartzen dute Iker Castrok (Robotika eta Automatizazioko Masterreko ikaslea) eta Antonio Serranok (Ingeniaritza Aplikatuko doktorego programako ikaslea) Mondragon Unibertsitateko ikertzaileekin eta beste eragile laguntzaile batzuekin elkarlanean.