Zuk galdetu guk erantzun

ZUK GALDETU, GUK ERANTZUN

Galdetu lasai Mondragon Unibertsitateari buruzko edozein zalantza.

EGIN GALDERA

 

Galderak eta erantzunak

?

Galdera

Egun on, 2020-2022ko ikasturte bitartean 2. graduko ikasketak gauzatu nituen, Lehen hezkuntza eta hezkuntza bereziko aipamenarekin; jakin nahiko nuke noiz eta non eskuratu ahalko dudan graduko ziurtagiria finala eta ze prozesu egin beharko nituzke informazio hori nire email pertsonalean jaso ahal izateko.

Arrate (Vitoria- Gasteiz) Sat Sep 23 08:53:31 GMT 2023

Erantzuna

Egun on.

Idatzi mesedez, idazkaritza.huhezi@mondragon.edu helbidera eta bertan adieraziko dizkizute eman beharreko pausoak.

Ondo izan

?

Galdera

Hola, cuántas plazas hay para cursar educación primaria en Eskoriatza? El primer año se realizan prácticas en centros educativos?

Esther (Vitoria) Mon Sep 18 22:46:08 GMT 2023

Erantzuna

Buenos días:

Tienes información sobre el Grado en Educación Primaria en la web de Mondragon Unibertsitatea.

De todos modos, respondiendo a tu pregunta, hay 225 plazas al año para Educación Primaria distribuidas entre los campus de Eskoriatza y Bilbao AS Fabrik y se pueden realizar prácticas desde el primer año tal y como se indica en este enlace.

Si necesitas más información al respecto, te sugerimos que te pongas en contacto con la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación escribiendo a Saioa Altuna a través de la dirección de correo idazkaritza.huhezi@mondragon.edu o llamando al teléfono 943 713139.

Un saludo

?

Galdera

Kaixo, Beste unibertsitate batean gradu bat ikasten hasi naiz baina ez dut gustoko. Ondorioz, zuen eskaintza begiratuta Lehen Hezkuntzako gradua interesgarria iruditu zait, horregatik, gradu horretarako Eskoriatzan plaza librerik geratzen ote den jakin nahiko nuke. Erantzunaren zain gelditzen naiz, Eskerrik asko

Maialen (Azpeitia) Fri Sep 15 12:31:33 GMT 2023

Erantzuna

Egun on:

Ikasturte honetarako matrikulazio epea itxita dugu. Hala ere, 2024-2025ean gurean ikasteko interesa izango bazenu, jakin 2023ko azaroaren 1ean 2024-2025 ikasturterako inskripzio epea zabalduko dugula. Berori www.mondragon.edu/inskripzioak web ataletik burutu ahalko duzu.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu edo 943 71 31 39.

Ondo izan

?

Galdera

Kaixo, aurtengo ikasturtean EHUn gradu bat ikasten hasi naiz eta ez zait gustatu beraz aldatzean pentsatzen nabil. Zuen Lehen Hezkuntzako gradua interesgarria iruditzen zaidanez, Eskoriatzako campusean plaza librerik ba ote dagoen jakin nahiko nuke. Aldez aurretik eskerrik asko. Erantzunaren zain geratzen naiz,

Maialen (Azpeitia) Fri Sep 15 12:27:42 GMT 2023

Erantzuna

Egun on:

Ikasturte honetarako matrikulazio epea itxita dugu. Hala ere, 2024-2025ean gurean ikasteko interesa izango bazenu, jakin 2023ko azaroaren 1ean 2024-2025 ikasturterako inskripzio epea zabalduko dugula. Berori www.mondragon.edu/inskripzioak web ataletik burutu ahalko duzu.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu edo 943 71 31 39.

Ondo izan

?

Galdera

Egun on, Lehen hezkuntza-gorputz hezkuntza gradua dut, eta orain Ingeleseko aipamena egin nahi dut, Mondragon Unibertsitateak zer eskeintzen duen eta honen xehetasunak jakin nahiko nituzke. Zuen erantzunaren zain geratzen naiz. Mila esker!

Xabat (Segura (Gipuzkoa)) Wed Sep 13 11:36:02 GMT 2023

Erantzuna

Arratsalde on:

Lehen Hezkuntza Graduari buruzko informazioa webgunean aurkitu dezkezu.

Hemen daukazu aipamenei buruzko informazioa.

Modalitate erdi presentzialaren informazioa hemen jaso dezakezu.

Guzti hontaz gain, informazio gehigarria behar baduzu, jarri mesedez harremanetan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin Saioa Altunari idatziz idazkaritza.huhezi@mondragon.edu helbidera.

Ondo izan