#Students4Sustainability ekimenak aukeratutako Energiaren Ingeniaritzako Graduaren proiektua

Atzealdea

#Students4Sustainability ekimenak aukeratutako Energiaren Ingeniaritzako Graduaren proiektua

LEHIAKETA

#Students4Sustainability ekimenak aukeratutako Energiaren Ingeniaritzako Graduaren proiektua

Hirugarren mailako ikasleek garatuko duten proiektuak turbina eoliko bat diseinatzea eta muntatzea du helburu, eta bere baitan hartzen du palen diseinutik eta efizientziaren maximizaziotik hasita sarera konektatzeko beharrezkoa den elektronika muntatzeraino.

2023·02·27

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Energiaren Ingeniaritzako Graduko hirugarren mailako «Turbina eoliko monofasiko baten diseinua eta muntaketa» proiektua izan da Siemens-Gamesako #Students4Sustainability programaren barruan aukeratutako hiru ideietako bat. Hautaketa horrek 4000 €-ko laguntza ekonomikoa dakar proiektua garatzeko. Gainera, Siemens-Gamesako profesionalen laguntza jasoko dute ikasleek beren lana garatzeko. Nazioarteko irismena duen programa honi esker, ekimen berean parte hartzen duten beste eskualde batzuetako ikasleekin ere konektatu ahal izango dute.

#Students4Sustainabilityk 3. edizioa beteko du aurten, eta unibertsitate talentua eraldaketaren motor gisa sustatu nahi du, klima aldaketaren aurkako borrokaren erronka handienetako batean: energia trantsizioan sakontzea soluzio jasangarriekin. Urteko programa hau Siemens Gamesako Konpromiso Sozialeko sailak sustatzen du eta Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune klusterrak eta Kultura eta Sormen Industrien KSIgune klusterrak ere laguntzen dute ekimenean. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa bi ekosistemen parte da (4Gune eta KSIgune) eta beste unibertsitate eragile batzuekin batera Siemens Gamesarekin bultzatu diren bezalako ekimenak eta programak sustatzen dituzte.

Turbina eoliko monofasikoa

«Turbina eoliko monofasiko baten diseinua eta muntaketa» proiektua Mondragon Unibertsitateko energiaren ingeniaritzako graduko hirugarren mailako ikasleek garatuko dute, 5 ikasleko taldetan banatuta. Ekipo bakoitzak turbina eoliko txiki baten osagaiak diseinatu eta muntatu beharko ditu, haizearen energia ahalik eta modu eraginkorrenean harrapatu behar duten paletatik hasi eta energia hori sare elektrikora modu seguruan iraultzeko behar den elektronikaraino.

Proiektuaren koordinatzaile Erik Garayalderen hitzetan, proiektuak aukera emango die ikasleei seihilabetean zehar eskuratutako ezagutzak testuinguru erreal batean praktikan jartzeko. Gainera, Siemens-Gamesarekiko lankidetzak balio erantsi aparta eskainiko du, bai Siemens-Gamesako adituekin diseinuak eta ideiak aurkezteko eta eztabaidatzeko aukeragatik, bai talde guztientzat ekarriko duen motibazio gehigarriagatik. Gure ikasleentzat erronka handia dela uste dugu, eta ilusio handiz gaude #Students4Sustainability programak hori gauzatzeko ematen digun aukerarekin».