Nabarmenduak
Master Bukaerako Lan erreala enpresan
Master Bukaerako Lan erreala enpresan
Beka batez lagundutako urte osoko proiektua zain duzu! Enpresa baten erronka teknologiko erreal bati erantzuna emateko aukera izango duzu.
Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Master Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Master Bukaerako zein Gradu Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.
Master Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.
Master Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 600€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.