Zuk galdetu guk erantzun

ZUK GALDETU, GUK ERANTZUN

Galdetu lasai Mondragon Unibertsitateari buruzko edozein zalantza.

EGIN GALDERA

 

Galderak eta erantzunak

?

Galdera

Hola, carreras relacionadas a la salud tienen? Como es el proceso para aplicar? En que mes se empieza? Tienen carreras de grado o solo para los que ya tienen una carrera hecha? Muchas gracias

Nynna (Argentina) Sat Jun 24 01:20:13 GMT 2023

Erantzuna

Buenos días:

En Mondragon Unibertsitatea ofrecemos estudios de grado, másteres universitarios y programas de doctorado pero en ninguno de estos niveles tenemos estudios relacionados con la salud.

Las titulacinones que más se acercan son el Grado en Ingeniería Biomédica y el Máster Universitario en Tecnologías Biomédicas pero en ambos casos nos acercamos a la salud desde las tecnologías.

Un saludo

?

Galdera

Aupa, bi zalantza ditut. 1- Noiz arte dago zabalik izena emateko epea? Orain ingienerritzako gradua egiten ari naiz San mamesen eta unibertsitatez aldatzekotan pentsatzen ari naiz. Nola doa ikasgaien konbalidazioa? 2- Nola doa Gradu duala? Zenbatekoak dira lan orduak? Eskerrikasko!

Oxel (Iurreta) Thu Jun 08 15:30:22 GMT 2023

Erantzuna

Egun on:

Izen-emate epea ekainaren 16rarte dago zabalik. Esteka honetan ikus dezakezu gaiaren inguruko informazioa.

Ikasgaien konbalidazioa egiteko, aurrez zuk gainditu dituzu kreditu kopurua eta gaiak aztertu behar dira eta ondorioz ikusi zein materia gera daitezken konbalidatuta. Horretarako, idatzi onarpena.ing@mondragon.edu helbidera eta bertan argituko dizute zehaztasun gehiagorekin gaia.

Gradu dualaren inguruan ere aipatutako helbidean emango dizute informazioa. Orokorrean bigarren mailatik aurrera gomendatzen da aipamen duala egitea egun erdiz partekatzen dira eskola orduak eta enpresa orduak.

Esan bezala, argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan Goi Eskola Politeknikoarekin onarpena.ing@mondragon.edu helbidera idatziz.

Ondo izan

?

Galdera

NON SARTU BEHAR DUT BIHAR 9.30etan Ingeleseko azterketa egiteko?

Iñigo (Legorreta) Sun Jun 04 10:48:04 GMT 2023

Erantzuna

Egun on.

Zure galderari erantzuteko zehaztasun gehiago behar ditugu.

Zein fakultatetan egin behar duzu azterketa eta zein titulaziotarako zehazki?

Azkarrena, fakultatearekin harremanetan jartzea da. 

Lotura honetan campus guztietako kontaktuak dituzu.

Ondo izan

?

Galdera

Egun on. "Enpresa berrikuntza eta proiektu zuzendaritza" masterra egiteko ingeniaritzaren edo arkitekturaren titulua behar duzu? Enpresen administrazioa eta zuzendaritza unibertsitate graduarekin egin daiteke? Aldez aurretik, mila esker.

Monika (Marin) Tue May 30 10:37:16 GMT 2023

Erantzuna

Egun on,

Printzipioz, "Enpresa berrikuntza eta proiektu zuzendaritza" unibertsitate masterrera sarrera zuzena, ingeniaritza eta arkitektura arloetako gradua duten pertsonek dute.

Hala ere, beste arloetako graduatuek, sarrera dute baita ere baldin eta aurretik, "Enpresa kudeaketaren oinarriak" eta "Estatistika" 4 ECTS gaindituta badituzte beraien graduan.

Esteka honetan ikus dezakezu informazio osoa eta argibide gehiago behar badituzu, idatzi Goi Eskola Politeknikora masteruni.ing@mondragon.edu helbidera.

Ondo izan

?

Galdera

Egunon,Deustuko uniibersitstean CACYF eko gradu bikoitza egiten ari naiz(1. Maila) baina ez zait gustatzen. Beraz magisterio deportiboa egiteko asmoa daukat. Badaukauzue? Euskeraz edo erderaz? Zenbat urte? Nahi izanez gero,zer egin beharko nuke? Asignatura batzuk konbalidattuta izango nituzke?

Eder (Igorre) Thu May 25 09:15:19 GMT 2023

Erantzuna

Egun on,

Mondragon Unibertsitatean aukera daukagu Lehen Hezkuntza Gradua, heziketa fisikoa aipamenarekin ikasteko.

Zure kasuan, espediente aldaketa bat egin beharko litzateke eta momentu horretan ikusiko da ea materiaren bat konbalidagarria den.

Prozesu hau hasi ahal izateko, lehenengo pausoa, izen-ematea egitea da. Esteka honetan eman dezakezu izena. Prozesu hau doakoa da.

Beste zalantzarik badaukazu, jar zaitez harremanetan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin idazkaritza.huhezi@mondragon.edu helbidera idatziz.

Ondo izan