Zuk galdetu guk erantzun

ZUK GALDETU, GUK ERANTZUN

Galdetu lasai Mondragon Unibertsitateari buruzko edozein zalantza.

EGIN GALDERA

 

Galderak eta erantzunak

?

Galdera

Buenas tardes, una ves acabado el plazo de matrícula ordinario, habria forma de saber en que grados hay plazas disponibles.? Gracias

Arantxa (San sebastian) Mon Jul 11 20:52:34 GMT 2022

Erantzuna

Buenos días.

Para esta información que solicitas, lo ideal es ponerse en contacto con la facultad en la que se imparte el grado o los grados en los que estás interesada.

Si nos indicas el grado de interés te facilitaremos una dirección de correo y un teléfono a través del que podrás ponerte en contacto con la facultad.

Un saludo

?

Galdera

Kaixo! LHko titulazioa daukat eta HHkoa atera nahi dut. Lanean nagoenez, ONLINE modalitatea behar dut, eta horren informazio eske idazten dizuet. Aldez aurretik mila esker, Ainhoa

Ainhoa (Zarautz) Fri Jul 08 09:19:18 GMT 2022

Erantzuna

Egun on Ainhoa.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera pasatu dugu zure eskaria eta galdera hau egiterako orduann adierazi diguzun emailera bidaliko dizute erantzuna.

Ondo izan

 

?

Galdera

Kaixo, lehen hezkuntzan plazak libre geratu diren jakitea gustatuko litzaidake eta ez dakit noiz edo non lor dezakedan informazio hau. Agur bat.

Ane (Donostia) Sun Jul 03 12:31:58 GMT 2022

Erantzuna

Egun on.

Informazio horren berri jasotzeko, idatzi mesedez idazkaritza.huhezi@mondragon.edu helbidera.

Bertan emango dizut egoeraren berri.

Ondo izan

?

Galdera

Haur Hezkuntzako eta Heziketa Bereziko diplomaturak ditut (plan zaharrean). Ikastetxe bateko orientatzaile izateko (LH-DBH mailetan) zer ikasketa osagarri egin beharko nituzke.

Agurtzane (Beasain) Thu Jun 30 19:35:13 GMT 2022

Erantzuna

Arratsalde on:

Diplomatura ikasketak dauzkazuten kasuetan, egokitzapen kurtsoak dauzkagu zuen titulazioak gradura egokitu ahal izateko eta baita, aipamen aldaketak egin ahal izateko. Honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero, idazkaritza.huhezi@mondragon.edu helbidean edo telefonoz 943 713139  jarri zaitezke gurekin harremanetan. Bestalde, ikastetxe bateko orientatzaile izateko baldintzak zeintzuk diren jakin ahal izateko, Eusko Jaurlaritzan kontsultatzea gomendatzen dizuu.

Ondo izan

?

Galdera

Kaixo, nire alaba dago 6.lanpostuan Lehen Hezkuntza ikasteko (itxaroteko zerrendan) 2022-23 ikasturtean. Aukerarik izango du plaza izateko? Ni ere irakaslea naiz eta Pedag9gis Terapeutiko Praktiketako tutora izaten naiz Arrasateko Unibertsitateko ikasle batzuekin. Besterik gabe. Zuen erantzunaren zain...

Karmele (Durango) Thu Jun 30 15:29:32 GMT 2022

Erantzuna

Egun on Karmele.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatetik jarriko dira zurekin harremanetan egin diguzun galderari erantzuteko.

Ondo izan