Ikasleak munduan

ESPERIENTZIA OSOA

 
Sergio Fernandez

Sergio Fernandez

Energiaren Ingeniaritza

Praga, Txekiar Errepublika
 

"Estimuluz beteriko esperientzia zoragarria izan da, errepikatzekoa!"

Energia Ingeniaritzako 4. mailako ikaslea naiz eta lehen seihilekoa Pragan (Txekiar Errepublikan) pasa dut, Erasmus+ programan parte hartuz. Praga, Europa erdialdean kokatzen den hiri handi eta ederra da. Oso aberasgarria izan da garapen pertsonalerako; klase ezberdineko aktibitate, leku zein pertsonak ezagutu ditut eta.Hasteko, “Czech technical university in Prague” (CTU) unibertsitateak eskaintzen dituen erresidentzia batean egon nintzen (campus ondoan gainera) eta egonaldiko erabakirik hoberena izan zen. Han, herrialde, kultura zein interes pila ezagutu eta haietaz aberastu naiz.

Gainera, unibertsitateak zein hiriak mota guztietako aktibitate edo planak egiteko aukera eskaintzen du; kirol ekintzak, aktibitate artistikoak, karaokeak, beerpong-ak, parranda… (non-stop!). Pragan egonda, herrialde pila (Austria, Eslovakia, Hungaria, Polonia, Alemania…) ezagutu ditut Europa zentroan kokatzen baita.Bestalde, akademikoki ez dut arazorik izan, Mondragon Unibertsitatean oso ondo prestatuta gaudela uste dut. Han, exigentzia akademikoa eta lan karga ez da oso altua (klase kopurua baxua da eta laborategi praktikak egiten dira). Hizkuntzarekin arazorik ez dut eduki, ingelesa bigarren hizkuntza baita han (denetik dago baino orokorrean gazteek ondo hitz egiten dute). Hori bai, txekiera ikastea ezinezkoa da!

Egonaldiko hiru gauzarekin geratuko banintz, hauek izango ziren: ezagututako lagunak, bidaiak eta planak, eta noski txekiar garagardoa. Estimuluz beteriko esperientzia zoragarria izan da, errepikatzekoa!



Sergio Fernandez