Ikasleak munduan

ESPERIENTZIA OSOA

 

Igor Baigorri Perez

Ikus-entzunezko Komunikazioa

Belgika
 

"Asko hobetu dut nire ingeles maila".

Oso egotaldi aberatsa izan dela esango nuke, ingelesez asko aritu naiz eta asko hobetu dut nire ingeles maila. Beste nazioarteko ikasle gehiagorekin egon naiz Erresidentzian, eta lagun asko egin ditut: italiarrak, portuguesak, espainiarrak, baina baita Europatik kanpokoak ere. Belgika nahiko leku atsegina eta segurua dela iruditu zait, eta nahiz eta gastronomiaren kultura ez den Euskal Herriaren modukoa, arkitektura edota garagardo oso onak dituzte. Agian gehien kostatu izan zaidana hemengo ordutegiari ohitzea izan da. Orokorrean ondo moldatu naiz, bai ikasgelan baita bertatik kanpo ere.