Berriak

Atzera

Kirol Zerbitzutik antolatu dugun kirol jertsearen VI. diseinu lehiaketak badu irabazlea.

Jertse diseinu lehiaketa

Kirol Zerbitzutik antolatu dugun kirol jertsearen VI. diseinu lehiaketak badu irabazlea.

Jone Bengoaren diseinuak irabazi du lehiaketa hau.

2017·12·24

$titulo.getData()


Amaitu da Mondragon Unibertsitateko kirol jertsearen 6. Diseinu lehiaketa eta, jada, badaukagu ebazpena: 25a. diseinua izango du aurtengo kirol jertseak. Aurtengo edizioan aurkeztu diren 56 diseinuetatik gustukoena Goi Eskola Politeknikoko kanpusean ikasketak burutzen ari den Jone Bengoa Urizarrek sortutakoa izan da.

Epaimahaiak adierazi duenez, “proposamen fresko eta alaia da. Kirol ezberdinei alusioa egiten die Mondragon Unibertsitateko logotipoaren integrazioa bereziki lantzen duelarik“.

Ez dute batere ebazpen erraza izan aurten epaimahaikoek, kalitatezko lan asko aurkeztu dituzue eta. Amaierarte 11a. eta 25a. diseinuen artean zalantza asko izan dituzte bat aukeratzerako orduan.

Amaitzeko, Kirol Zerbitzuko langileok, antolatzaile garen heinean, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten sortzaile guztiei eta horrelako ekintzetan parte hartzen jarrai dezaten animatu nahi ditugu. Datorren ikasturtean 7. Edizioa izango da eta jada zuen lanen zain gaude. Mila esker guztiei eta zorionak Jone!

17/18 Ikasturtean aurkeztutako lan guztiak