Hezkuntza eta berrikuntza

Hezkuntza berrikuntza

Hezkuntza berrikuntza jardunaldiak 2012an jarri ziren abian. Egun osoko ekitaldi horretan lantzen dira estrategiak bultzateko berrikuntza eskoletan. Asmoa da hurbiltzea unibertsitate eta ikerketa mundua eskola esparrura.

Atzera

Hezkuntza berrikuntza 2014: Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak

Hezkuntza berrikuntza 2014
 

Gertaera

Hezkuntza berrikuntza 2014: Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak

Data eta ordua

May 15

Kokapena

Eskoriatza

Hezkuntza berrikuntza 2014: Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak

Maitzaren 15ean egingo da Eskoriatzako campusean, "Hezkuntza berrikuntza" jardunaldiaren bigarren edizioa. Eskola munduko eragileak biltzea, hezkuntza arloan esperientziak trukatea eta berrikuntza sustatzea xede dituen ekitaldia, hurrengo lelopean egingo da: "Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak". Ekitaldiak sarrera irekia izango du, eta maiatzaren 12ra arte egongo da aukera izena emateko.

Jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, eta, goizeko 08:45etan hasita, eguerdiko 13:00ak arte luzatuko da. Jardunaldian parte hartu nahi dutenak eman behar du izena, aldez aurretik, hurrengo helbidean: harrera.huhezi@mondragon.edu edo 943 71 41 57 telefonoan.

 

Agenda / Programa

  • 08:45-9:00 Dokumentazio banaketa.
  • 09:00-09:15 Ongi etorria. Nekane Arratibel (HUHEZI-Mondragon Unibertsitatea dekanoa).
  • 09:15-10:30 Mahaingurua. IRASKALEEN FORMAZIOA: ILDOAK, ERRONKAK ETA PROPOSAMENAK

Gidaria: Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasi aldizkaria).

Partaideak:

Arantza Aurrekoetxea (Hezkuntza Saila. Eusko Jaurlaritza).
Iñaki Biain (Irungo Berritzegunea).
Mariam Bilbatua (Huhezi-Mondragon Unibertsitatea).
Abel Ariznabarreta (Ikastolen Elkartea).
Arantxa Arostegi (Kristau Eskola).
Xabier Mendizabal (Eskola Publikoa).

  • 10:30-11:00 Atsedena
  • 11:00-12:30 Esperientziak. ERALDAKETARAKO BIDEAK URRATZEN

HUHEZI: Irakasle-eraldatzaile rola landuz Graduko ikasketetan.
BERRIMET: Mikel Errazkin Santo Tomas Lizeoaren memoria historiko lantzeko proiektua.
EKOMU: Joseba Antxustegietxarte. Hirukide Eskolan irakasleen prestakuntzarako proposamena: ikasten duen erakunderantz.

  • 12:30-13:00 Itxiera eta agurra. Arantza Ozaeta (HUHEZI-Mondragon Unibertsitatea Graduondo eta Etengabeko Prestakuntza arduraduna).