Berriak

Kooperatibismoa eta Mondragon esperientzia bertatik bertara ezagutzeko interesa dutenentzat ikastaroa eskainiko du LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak

Kooperatibismoa Kooperatibismoa eta Mondragon esperientzia bertatik bertara ezagutzeko interesa dutenentzat ikastaroa eskainiko du LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak 2023·12·13

‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroak 75 ordu iraungo du, online eskainiko da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute astebeteko egonaldia egiteko Euskal Herrian.

Informazio gehiago

Akreditazio Instituzionala egingo du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Akreditazio Instituzionala Akreditazio Instituzionala egingo du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·12·13

Unibasq-ek gidatutako Akreditazio Instituzional prozesuaren barruan, audientzia publikoa eskainiko dute abenduaren 14an.

Informazio gehiago

Gizartean inpaktu zuzena duten gai sozial eta politikoak jorratuko dituen ‘InpAkta’ aldizkari zientifikoa aurkeztu dugu Durangoko Azokan

Argitalpena Gizartean inpaktu zuzena duten gai sozial eta politikoak jorratuko dituen ‘InpAkta’ aldizkari zientifikoa aurkeztu dugu Durangoko Azokan 2023·12·12

Aldizkariaren babesleen artean daude Euskal Herri osoko 22 erakunde, tartean, unibertsitateak eta ikerketarekin lotutako erakundeak. 2024ko otsailean egingo dituzte aurkezpen instituzionalak Iruñean, Bilbon eta Baionan.

Informazio gehiago

 

Euskararen Egunarekin bat egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Eukararen Eguna Euskararen Egunarekin bat egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·12·04

‘BizHitzak’ proiektua aitzakia hartuta, hainbat ekitaldi ireki antolatu dute Eskoriatzako eta Bilbao AS Fabrik-eko campusetan.

Informazio gehiago

Sarean jarri dugu ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2022’

Irakur gida Sarean jarri dugu ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2022’ 2023·12·04

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak koordinatutako taldeak aztertu ditu haur eta gazteei zuzenduta, 2022. urtean, euskaraz argitaratu diren 225 liburuak.

Informazio gehiago

Ehun lagun baino gehiagok hartu du parte udalerri euskaldunetan euskararen erabilera eta immigrazioa nola bateratu duten azaltzeko Mondragon Unibertsitateak antolatutako jardunaldian

Jardunaldia Ehun lagun baino gehiagok hartu du parte udalerri euskaldunetan euskararen erabilera eta immigrazioa nola bateratu duten azaltzeko Mondragon Unibertsitateak antolatutako jardunaldian 2023·12·03

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean egin da ‘Euskara eta kulturartekotasuna hezkuntza-komunitateetan’ jardunaldiaren bigarren edizioa. Abenduaren 1ean egin den jardunaldian, euskaraz bizi nahi dutenen eta oraindik euskaraz ez dakiten, baina ingurune euskaldunean bizi direnen arteko bizikidetza eskoletan nola lantzen ari diren azaldu dute.

Informazio gehiago

 

Eskoriatzako campuseko Zerbitzu Akademikoetan lan egiteko pertsona bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lan-eskaintza Eskoriatzako campuseko Zerbitzu Akademikoetan lan egiteko pertsona bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·12·01

Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da urtarrilaren 8an.

Informazio gehiago

Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroa emango du bigarrenez

Aditua-ikastaroa Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroa emango du bigarrenez 2023·11·28

Urtarrilean abiatuko da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen titulua eta Nafarroako Gobernuaren Industriako eta Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren laguntza izango du.

Informazio gehiago

Amaitu da ‘FP21: Aprendizaje basado en retos para una Industria 4.0 abierta’ proiektua

Ikerketa Amaitu da ‘FP21: Aprendizaje basado en retos para una Industria 4.0 abierta’ proiektua 2023·11·27

Proiektuak ardatz izan ditu Lanbide Heziketako hezkuntza-berrikuntza eta industria 4.0 irekia.

Informazio gehiago

 

Aurkeztu dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 2024ko edizioko kartela

Huhezinema Aurkeztu dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 2024ko edizioko kartela 2023·11·21

Ikasle antolatzaile taldeko Ariadna Tolaren lana aukeratu dute jaialdiaren 17. edizioa iragartzeko.

Informazio gehiago

Lantaldeak Erraztea Espezializazio ikastaro laburra eskainiko dugu 2024ko urtarrilean

Ikastaroa Lantaldeak Erraztea Espezializazio ikastaro laburra eskainiko dugu 2024ko urtarrilean 2023·11·20

Hilabeteko ikastaro hau zuzenduta dago enpresa erakundeetako ikaskuntza prozesuen eta ezagutzaren kudeaketaren arduradunei eta langile teknikoei, talde prozesuak aktibatzeaz arduratzen diren eragile kulturalak eta gizarte hezitzaileak eta edozein diziplinatako lantaldeen lidergoaren ardura duten profesionalei.

Informazio gehiago

Murmurikan umeen ipuin kontalari taldea sortu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek

Murmurikan taldea Murmurikan umeen ipuin kontalari taldea sortu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek 2023·11·13

Gazteengan literaturaren sustapena modu dibertigarrian bideratzea du helburu Lehen Hezkuntza graduko hiru ikasleek bultzatutako proiektuak.

Informazio gehiago

 

Zabalik dago izen-ematea Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digitalak Globalak graduetako ate irekietan

Ate irekiak Zabalik dago izen-ematea Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digitalak Globalak graduetako ate irekietan 2023·11·13

Azaroaren 25ean graduko lehen ate irekiak egingo dira Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Bilbao AS Fabrik campusetan. Saioak 11:00etan hasiko dira.

Informazio gehiago

‘BizHitzak’ proiektuak hartuko du Literatur Topaketaren tokia, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Literatur Topaketa ‘BizHitzak’ proiektuak hartuko du Literatur Topaketaren tokia, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean 2023·11·09

Azaroaren 14tik abenduaren 20ra, Onintza Etxebeste Lirasen “TRAdIZIOAK” izeneko erakusketa izango da Eskoriatzako campusean. Erakusketaren harira, azaroaren 14an, poesia, literatura eta musika emanaldiak eskainiko dituzte.

Informazio gehiago

Praktika onak eta ekarpen berriak plazaratzeko, ‘Euskara eta kulturartekotasuna hezkuntza komunitateetan II. jardunaldia’ Eskoriatzako campusean

Jardunaldia Praktika onak eta ekarpen berriak plazaratzeko, ‘Euskara eta kulturartekotasuna hezkuntza komunitateetan II. jardunaldia’ Eskoriatzako campusean 2023·11·07

Abenduaren 1ean egingo den jardunaldian jorratuko dira UEMAko hainbat herritako hezkuntza komunitateetan azken bi ikasturteetan gauzatzen ari diren esperientziek egindako ekarpenak.

Informazio gehiago

 

Dorleta eraikin berritua bertatik bertara aukera izango dute Eskoriatzako herritarrek, azaroaren 23an

Bisitaldia Dorleta eraikin berritua bertatik bertara aukera izango dute Eskoriatzako herritarrek, azaroaren 23an 2023·11·03

Bisitaldia 18:30etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du.

Informazio gehiago

Ikastetxeen balio proposamena komunikatzen ikasi

Ikastaroa Ikastetxeen balio proposamena komunikatzen ikasi 2023·10·31

Abenduaren 14an eta 15ean egingo den ikastaroak 12 orduko iraupena izango du eta zuzenduta egongo da eskoletako komunikazio arduradunei eta zuzendaritza taldeko kideei.

Informazio gehiago

Aurkeztu dute Huhezinema jaialdiaren 17. edizioa

Huhezinema Aurkeztu dute Huhezinema jaialdiaren 17. edizioa 2023·10·24

2024ko urtarrilaren 24, 25 eta 26an egingo dute ikasturte honetako Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Film laburrak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 27ra arte.

Informazio gehiago

 

Brasilgo Bigarren Hezkuntzako 18 irakaslek ikaskuntza kooperatiboa ardatz duen programa formatiboa egingo dute Eskoriatzan

Conexão Mundo Brasilgo Bigarren Hezkuntzako 18 irakaslek ikaskuntza kooperatiboa ardatz duen programa formatiboa egingo dute Eskoriatzan 2023·10·23

Prestakuntza jasotzeaz gain, hainbat erakunde eta enpresa bisitatuko dituzte, urrian, Paraiba estatutik etorritako irakasleak.

Informazio gehiago

Lan irteera handiak dituzten espezialitateak egiteko aukera, sei hilabetean: Entzumena eta mintzaira eta Psikomotrizitatea

Espezialitateak Lan irteera handiak dituzten espezialitateak egiteko aukera, sei hilabetean: Entzumena eta mintzaira eta Psikomotrizitatea 2023·10·17

Entzumena eta Mintzaira espezialitatea zuzenduta dago Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza ikasi duten guztiei; aldiz, Psikomotrizitatea zuzentzen da Haur Hezkuntza ikasi dutenei.

Informazio gehiago

Hasi dira lan-saioak Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren berrian

Master berria Hasi dira lan-saioak Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren berrian 2023·10·10

Masterrak prestatuko ditu 20 parte-hartzaileak lan egiteko hezkuntza arautuan, ez aratuan eta tokian tokiko kultura eragiletzan edota udal eta erakunde publikoetan.

Informazio gehiago

 

Hamabi kooperatiba desberdinetako ordezkariek hartuko dute parte Kooperatibagintzan aditu tituluaren 16. edizioan

Kooperatibismoa Hamabi kooperatiba desberdinetako ordezkariek hartuko dute parte Kooperatibagintzan aditu tituluaren 16. edizioan 2023·10·10

Hasi berri den ikastaroaren helburua da kooperatiben proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak eskaintzea bazkideei. Oraingo edizioan, 12 kooperatibetatik etorritako 19 lagunek hartuko dute parte.

Informazio gehiago

Hezkuntzaren arloko doktorego industrialak hizpide izan dituzte Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan Doktorego Programaren 11. ikerketa jardunaldian

Doktorego Programa Hezkuntzaren arloko doktorego industrialak hizpide izan dituzte Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan Doktorego Programaren 11. ikerketa jardunaldian 2023·10·09

Eskoriatzako campusean egindako jardunaldian, Mondragon Unibertsitateko eta Kataluniako Vic-Universitat Centraleko ikertzaileek hartu zuten parte.

Informazio gehiago

Aniztasunari erantzuteko arreta zerbitzua jarri du abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Zerbitzu berria Aniztasunari erantzuteko arreta zerbitzua jarri du abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·10·09

Zerbitzuaren helburua da ikasle zein langile ez-tradizionalak direnei bere garapenean integralean laguntzea.

Informazio gehiago

 

‘Hau da marka!’ jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta AZK-k; oraingoan, ikastetxeen marka-komunikazioan oinarrituta

Hau da marka! jardunaldia ‘Hau da marka!’ jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta AZK-k; oraingoan, ikastetxeen marka-komunikazioan oinarrituta 2023·10·05

Honako hauek arituko dira hizlari: Iván Díaz, brandingaren alorreko Grávita enpresaren sortzailea —hitzaldi nagusia emango du—; Erika Ibáñez, Tecnaliako marketin- eta komunikazio-zuzendaria —hitzezko identitateaz hitz egingo du—, eta Iker Bereziartua, Santo Tomas Lizeoa ikastolako komunikazio-arduraduna —ikusizko identitateaz mintzatuko da—.

Informazio gehiago

Gipuzkoako ikastetxeek irekita dute izen-ematea STEMotiv proiektuaren laugarren edizioan parte hartzeko

STEMotiv proiektua Gipuzkoako ikastetxeek irekita dute izen-ematea STEMotiv proiektuaren laugarren edizioan parte hartzeko 2023·09·21

Edizio berri honek ardatz hartuko du Lehen Hezkuntzako etapa. Proiektuaren helburua da LHko ikasleen STEM ikasgaiekiko interesa eta motibazioa ulertzea eta horretan eragitea.

Informazio gehiago

Tesien baitan, hezkuntza erakundeen eta unibertsitateen artean sortzen den elkarlana aztertzeko, jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Universitat de Vic-Universitat Central de Catalunyak

Doktorego programa Tesien baitan, hezkuntza erakundeen eta unibertsitateen artean sortzen den elkarlana aztertzeko, jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Universitat de Vic-Universitat Central de Catalunyak 2023·09·19

Irailaren 29an, Eskoriatzako campusean egin den jardunaldia, antolatuta dago bi unibertsitateen artean bultzatzen duten Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan Doktorego programaren ekintzen barruan.

Informazio gehiago

 

Aurten, graduko 456 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2023-2024 ikasturte hasiera Aurten, graduko 456 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·09·11

Irailaren 11 eta 13a artean hasiko dira eskolak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen lau graduetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digital Globalak (HDG).

Informazio gehiago

Hezkuntzaren eraldaketan, ikasleen irteera profilek duten garrantziaz hausnartzeko, online ekitaldia, irailaren 21ean

Reimagine Talks Hezkuntzaren eraldaketan, ikasleen irteera profilek duten garrantziaz hausnartzeko, online ekitaldia, irailaren 21ean 2023·09·04

Bi hizlari egongo dira esperientziak partekatzen: Xavier Aragai, Reimagine Education erakundeko zuzendaria eta Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.

Informazio gehiago

Diego Egizabal: “Haurrek irakurketaren eta idazketaren behe-mailako buru-eragiketak modu automatikoan egiteko gauza izan arte hizkuntza idatzia nola irakatsi den aztertu dugu”

Elkarrizketa Diego Egizabal: “Haurrek irakurketaren eta idazketaren behe-mailako buru-eragiketak modu automatikoan egiteko gauza izan arte hizkuntza idatzia nola irakatsi den aztertu dugu” 2023·09·04

Bikain kalifikazioa lortu zuen Diego Egizabalek pasa den uztailean Eskoriatzako campusean aurkeztutako "Idatzizkoaren hasierako irakaskuntza dispositibo didaktikoen argitan. D ereduko ikastetxe baten kasu azterketa" tesiarekin. Egilearekin hitz egin dugu ikerketa horri buruz.

Informazio gehiago