MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS

MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS

 

Start-up bat edo negozio-ideia bat duzu eta zure proiektuan ingeniaritzako ikasle bat integratzea gustatuko litzaizuke?

Ikaslea zara eta beka bat lortu nahi duzu zure proiektua gauzatzen saiatzeko?

Lehiaketa honek baliabideak emango dizkizu datorren urtean ideia hori merkatura hurbiltzeko!


Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards lehiaketak aukera ematen du oinarri industrialeko negozio-ideia bat duen edo jada start up gisa finkatuta dagoen pertsona batek bere proiektuan Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza ikasle bat txertatzeko. Izan ere, Unibertsitateak eta lehiaketan parte hartzen duten enpresa kolaboratzaileek hainbat beka eskainiko dituzte ikasleak ekintzailetza-proiektuetan integratu daitezen. 

Ekintzaileak (edo talde ekintzaileak) aukeratu ahal izango du zein ingeniaritza espezialitateko ikaslea datorkion hobeto: mekanika, diseinua, antolakuntza, elektronika, informatika, energia, industria-prozesuak, biomedika, mekatronika, robotika, proiektuen zuzendaritza, zibersegurtasuna, operazioen zuzendaritza, eta abar.

 

 

Hurrengo deialdia 2024

Proposamenaren aurkezpena: 2024ko apirila

Ikaslearen inkorporazioa: 2024ko iraila

 

Nork har dezake parte lehiaketan?

  • Mondragon Unibertsitatearekin harremanik ez duten profesionalak edo ikasleak. Saria irabazten baduzu, datorren ikasturtean Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasle bati ordaintzeko beka bat lortuko duzu, zure proiektuan laguntzen hasi dadin.
  • Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleak, laster GBL/MBL egin behar dutenak. Beka lortzen baduzu, zure GBL/MBLa zure ekintzailetza-proiektuan gauzatu ahalko duzu. 
  • Mondragon Unibertsitateko Goi Eskolako ikertzaileak. Zure proiektua aukeratua bada, beka bat lortuko duzu Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasle batek zure proiektuan lan egin dezan.

Zer aurkeztu behar da?

Banaka edo taldean aurkeztu zaitezke. Aurkeztu beharreko txostenean zehaztu behar dira bezero potentziala, merkatuaren tamaina, balio-proposamena, diru-sarrerak nondik lortuko diren, negozio-eredua, lehiaren azterketa, talde ekintzailearen aurkezpena, proiektuan egindako urratsak eta egin beharreko urratsak, besteak beste. Taldearen diziplinartekotasuna eta genero-orekak positiboki baloratuko dira, negozio-ideiaren berrikuntzarekin, bideragarritasunarekin eta iraunkortasunarekin batera.

 

LEHIAKETAREN OINARRIAK

 

Lehiaketaren oinarriak kontsultatu

 INFORMAZIO SAIOAK

Webinar bat antolatu da lehiaketaren xehetasunak, baldintzak, sariak... azaltzeko.

  • Maiatzak 8 goizeko 9:00 - 10:00

Webinarretan izena ematea

 

LEHIAKETAN IZENA EMATEA

Eman izena lehiaketan edo jarri gurekin harremanetan zalantzaren bat baduzu.

 ekintzailetza.mgep@mondragon.edu.

 

Lehiaketan izena ematea, epe muga: maiatzak 31

 

EZAGUTU BESTE EDIZIO BATZUETAKO PROIEKTU IRABAZLEAK

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak sustatutako lehiaketa honek hainbat enpresa industrialen laguntza eta lankidetza du.

HIREKIN proiektua

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak HIREKIN proiektua jarri du abian, Arrasaten (Gipuzkoa) kokatutako eraikin berria. Bertan, industria arloko hainbat enpresa eta ekintzaileeek proiektuak, espazioak eta ekipamendu teknologikoa partekatuko dituzte unibertsitatea eta zentro teknologiko laguntzaileekin batera. Proposamen berritzailea da, industria-ekintzailetzan nazioarteko erreferente izateko asmoa du eta lurraldean enpleguari eustea eta industria-jardueraren sorrera sustatzea du helburu.

6.000 m2-ko zentroak hainbat espazio izango ditu: industria-espazio diferentziala (altueragatik eta oinarri sismikoengatik), premia horiek ez dituzten tailerreko beste espazio batzuk, sorkuntzarako espazioak, negozio-eredu jasangarriak esperimentatzeko espazioak, zenbaketa eta simulazio gelak, prototipoetarako ekipamendu generikoa duten tailerrak, etab. Gune horien osagarri, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko eta beste zentro teknologiko laguntzaile batzuetako laborategietarako sarbidea ere badago.

Jarraituguzu ere...