3R Universidades

Orientaziorako, Kualifikaziorako eta Lanposturako Programa

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak eta Mondragon Unibertsitateak 3R Unibertsitateak programa jarri dute martxan, Bizkaia Aurrera Planaren barruan, orientazio eta enplegu-zerbitzuen eta Mondragon Unibertsitateak dituen espezializazioko programen bidez ikasle egresatuen enplegagarritasuna hobetzeko.

3R Unibertsitateak programaren helburu nagusia da unibertsitate-ikasketak egin dituzten Bizkaiko egresatuak kualifikatzea eta lan-merkatuan sartzea, lehen enplegua aurkitzeko edo lanbabezian geratu direlako.

3R Unibertsitateak programa, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatzen eta finatzatzen du oso-osorik.

 Deialdia

Programa hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kontrata 30 programarekin osatu ahal izango da. Kontrata 30 programak, enplegagarritasuna sustatzen du langabezian geratu diren 30 urtetik beherako Bizkako pertsonekin sinatutako gutxienez 6 hilabeteko lan kontratuen bidez.

3R Unibertsitateak programaren eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.
  • Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea (Mondragon Unibertsitateko enplegu zentroan egin daiteke Lanbideko alta)

Eskariak aurkeztea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotearen ziurtagiri eguneratua.
  • Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egondako aldiaren ziurtagiria.

Eskaera formularioa

Eskaera formularioa otsailaren 28rarte egongo da zabalik

Eman izena

Plazak libre baleude, martxoaren 1etik apirilaren 30era bigarren epe bat zabalduko da eskariak egin ahal izateko.