Sarrera eta onarpena

Doktorego Programa

Ingeniaritza Mekanikoan eta Energia Elektrikoan Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 3 urte (2 urtetan luzatzeko aukera dago).

Jarduera partzialean: 5 urte (3 urtetan luzatzeko aukera dago).

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

24 plaza

Hezkuntzak

Gaztelera, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

Sartzeko Baldintzak

Doktoretzara sartu ahal izango dira:

  • Oro har, doktoretza programa honetan sartzeko beharrezkoa izango da Espainiako Graduko titulua, edo parekoa, eta Unibertsitate Masterreko titulua izatea.
  •  Halaber, egoera hauetakoren batean daudenak sartu ahal izango dira:
    1. Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat izatea, edo Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremukoa den beste herrialde batekoa, zeinak Masterrean sartzeko aukera ematen duen, eta gutxienez 300 ECTS kreditu gaindituta izatea, horietatik 60 gutxienez Master mailakoak.
    2. Espainiako Graduatu titulu ofizial bat izatea, gutxienez 300 ECTS kredituko iraupenekoa. Tituludun horiek, derrigor, 99/2011 Errege Dekretuko 7.2 artikuluak aipatzen dituen prestakuntzako osagarriak egin beharko dituzte, ez bada dagokion graduko tituluaren ikasketa planak ikerketako prestakuntza kredituak dituela, prestakuntzaren balioan Masterreko ikasketetatik datozen ikerketako kredituen parekoak direnak.
    3. Atzerriko hezkuntza sistemen arabera lortutako titulu bat edukitzea, eta aurretiaz unibertsitateak egiaztatu behar du titulu horrek Espainiako Unibertsitate Masterreko titulu ofizialaren pareko prestakuntza duela eta titulua eman duen herrialdean doktoretza ikasketak egiteko sarbidea ematen duela.
    4. Espainiako beste Doktore titulu bat izatea, aurreko unibertsitate antolamenduen arabera lortutakoa.

 

Sartzeko Profil Gomendatua 

Doktoretza programa honetako ikerketa ildoek etorkizuneko ikasleei sartzeko gomendatzen dien profilak ezaugarri hauek jasotzen ditu:
  1. Ezaugarria. Prestakuntza akademikoa titulazio hauetakoren batean:
    • Produktuaren portaera mekanikoaren eta diseinuaren taldeko gaiak garatuko dituzten tesietarako:
      • Ingeniaritza Mekanikoa, Industria Ingeniaritza, Materialen Ingeniaritza, Fisikako Lizentziatura, eta Graduko bere parekideak, edo Industria Ingeniaritza Teknikoa (Mekanikako espezialitatean bereziki). Prestakuntza horretan Master mailako 60 ECTS egon beharko dira, eta horrela ez bada, prestakuntza hori 60 edo 120 ECTS krediturekin osatuta egongo da, hurrenez hurren, aipatutako ingeniaritzen antzeko arloetako master bateko prestakuntza espezializatuarekin. Gomendatzen da masterrean zehar ikerketa lanetan hasteko prestakuntza jasota izatea.
      • Atzerriko titulazioak, aurreko bi paragrafoetan aipatutakoekin parekatu daitezkeenak.
    • Materialen zientzia, teknologia eta fabrikazio prozesuen taldeko gaiak garatuko dituzten tesietarako:
      • Ingeniaritza Mekanikoa, Industria Ingeniaritza, Materialen Ingeniaritza, Fisikako Lizentziatura, Kimikako Lizentziatura eta Graduko bere parekideak, edo Industria Ingeniaritza Teknikoa (Mekanikako eta Kimikako espezialitateetan bereziki). Prestakuntza horretan Master mailako 60 ECTS egon beharko dira, eta horrela ez bada, prestakuntza hori 60 edo 120 ECTS krediturekin osatuta egongo da, hurrenez hurren, aipatutako ingeniaritzen antzeko arloetako master bateko prestakuntza espezializatuarekin. Gomendatzen da masterrean zehar ikerketa lanetan hasteko prestakuntza jasota izatea.
      • Atzerriko titulazioak, aurreko bi paragrafoetan aipatutakoekin parekatu daitezkeenak.
    • Energia elektrikoaren taldeko gaiak garatuko dituzten tesietarako:
      • Ingeniaritza Industriala, Industria Automatika eta Elektronikako Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektronikoa, eta Graduko bere parekideak, edo Industria Ingeniaritza Teknikoa (Industria Elektrizitate eta Elektronikako espezialitatean bereziki).Prestakuntza horretan Master mailako 60 ECTS egon beharko dira, eta horrela ez bada, prestakuntza hori 60 edo 120 ECTS krediturekin osatuta egongo da, hurrenez hurren, aipatutako ingeniaritzen antzeko arloetako master bateko prestakuntza espezializatuarekin. Gomendatzen da masterrean zehar ikerketa lanetan hasteko prestakuntza jasota izatea.
      •  Atzerriko titulazioak, aurreko bi paragrafoetan aipatutakoekin parekatu daitezkeenak.
  2. Ezaugarria. Ingeles ezagutza maila handia, Europako erreferentziazko esparruko B2 mailaren parekoa.
  3. Ezaugarria. aurretiaz atzerrian egonaldi bat egin izana, mugikortasun programen barruan.

 

Prozedura eta Sartzeko Irizpideak

Honako hau da DPra sartzeko prozedura: Ikasleari dagokionez, DPra sartzeko eskaerak 0 eta 100 arte ebaluatuko dira, zehaztuta dauden sartzeko irizpideen arabera eta puntuazio hauek ehuneko hauen arabera haztatuko dira:

  • Espediente akademikoaren batez besteko nota (%75).
  • Hautagaiak egiaztatzen duen ingeles maila (%5).
  • Curriculum vitae-a (%10).
  • Hautagaiarekin elkarrizketa (%10). Baloratuko diren alderdi akademikoak:
    • Sartu nahi duen lerroko gaietan duen espezializazio maila.
    • Kanpoko praktiken maila eta ezaugarriak (erakundea, praktiken edukia, iraupena).
    • Aurreko ikasketak amaitzeko behar izan duen denbora (dedikazioaren arabera, osoa edo partziala).
    • Bere errendimendu akademikoagatik jaso ahal izan dituen laguntzak (bikaintasun bekak, lankidetza bekak, atzerriko hizkuntzak ikasteko bekak).
    • Gaztelaniaz/euskaraz edo ingelesez komunikatzeko gaitasuna (argudioak eta arrazoiak aurkezteko gaitasuna).

Onartua izateko, hautagaiak gutxienez 100etik 50 puntu lortu beharko ditu.

 

Leku Kopurua

Programak urtean 24 leku eskaintzen ditu.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara