Berriak

Atzera

Bdater-ak bere lehen erronkaren aurrean: “Bilbo ezagutzea datuen bitartez”

Bdater-ak

Bdater-ak bere lehen erronkaren aurrean: “Bilbo ezagutzea datuen bitartez”

Business Data Analytics-eko Gradu berria Bilbon hasi da iraila hasieran 42 bdater-ekin

2019·10·11

$titulo.getData()


Business Data Analytics gradua irailan hasi zen 42 bdater-ekin Bilbao Berrikuntza Faktorian eta aktibitatez betetako lehen aste batekin: gradua eta berau osatzen duten elementu desberdinak ezagutzeko hitzaldietatik hasita Microsoft, Everis, Laboral Kutxa eta Euskaltel-ekin mahai inguru bateraino; ikasketa kontratuta ezagutzeko dinamikak, teambuilding ariketak eta beraien bulegoak apaintzeko kreatibitate sesioak. 

Bigarrengo astean lehen erronka azaldu zaie Bilboko Udaletxeak lideratzen duen Idealista-ren kolaborazioarekin. Lehen proiektu honetan bdater-ak 6 asteko epe batetan “Bilbo datuen bitartez ezagutzeko” erronka izango dute eta bere bezeroari, Manu Roibal, BilbaoTik-eko Data Estrategien Zuzendariari insight intesgarriak aurkezteko helburua. 

Bdater-ak taldean eta bere Project Manager-ek bideratuta, hipotesiak planteatu eta balidatu beharko dituzte, beti ere Bilboko auzoetako indikatzaile desbedinen inguruan (sozialak, demografikoak, ekonomikoak, ingurugirokoak): errenta altuena duten auzoak kutxadura altuagoa dute? Edota, errenta altua duten auzoak alderdi politiko zehatzetako botu emaileak dira? 

Azken asteetan Business Data Analytics-eko materia desberdinekin hasi dira, Data science, Programazioa, Datuen bistaratzea, Oinarri matematikoak eta estatistikoak, Enpresa eta datuak, Ekonomia eta datuak eta Etika digitala. Ikaste espazio desberdinen bitartez( espertuak gelan, gidatu gabeko ikasketa, proiektuen jarraipena, etabar…) bdater-ak oinarrizko ezagutza teknikoak, trebetasunak garatzen eta batez ere, mundu desberdin hauetan konexioak egiten hasiak dira emaitza osatuak identifikatzeko beraien erronkan “Bilbo ezagutu datuen bitartez”. Emaitzen zain gelditzen gara!

https://www.youtube.com/watch?v=z9RGafCrkNM&list=PL0T05QSu8DU-bQUbs8f9VuxgGHmnCAFsR&index=6