Berriak

Atzera

5 ardatzeko mekanizazioa zure negozioa bultzatzeko

JARDUNALDIA

5 ardatzeko mekanizazioa zure negozioa bultzatzeko

GF Machining Solutions enpresak eta Goi Eskola Politeknikoak jardunaldi tekniko bat eskaini dute mekanizazioaren negozio garapenaren inguruan

2019·10·03

$titulo.getData()


Goi Eskola Politeknikoak eta GF Machining Solutionsek formakuntza jardunaldi tekniko bat antolatu dute 5 ardatzetako mekanizazio makinen bitartez negozioa bultzatzeko aukeren inguruan, eta Emuge Franken enpresa ere saioaren kolaboratzailea izan da. Ekitaldia “Ezagutzaren transferentziarako dibulgazio jardunaldi”en baitan kokatzen da, eta Goi Eskola Politeknikoaren 10. eraikinean izan da, zehazki Mondragon Unibertsitateak erositako GF Machining Solutions-en bost ardatzeko makina dagoen tokian. 

Publiko anitza

Jardunaldian zazpi adituk mekanizazioaren arlo desberdinen inguruan hitz egiten dute, hala nola teknologia motak, produktibitate adimentsua edota mekanizaziorako estrategiak.  Hauez gain, Mondragon Unibertsitateko Mekanizazio ikerketa taldeko arduraduna den Pedro Arrazolak ere hartu du hitza. Entzule bezala bertaratutakoen artean enpresa ezberdinetako ordezkariak ikusi ahal izan ditugu, hauetako asko unibertsitatearen kolaboratzaile direnak. 
Mondragon Unibertsitatea ikerketa eta ezagutzaren transferentzian erreferente bat da, eta mota hauetako ekitaldiek sare honetako agenteen arteko kolaborazio konpromisoa indartzeko baliagarri dira.

QU4LITY proiektuan parte hartzea

Goi Eskola Politeknikoak eta GF Machining Solutionsek QU4LITY proiektuan parte hartzen dute, Digital Reality in Zero Defect Manufacturing izenburupean. Proiektua Europar Batasuneko Horizon 2020 deialdian kokatzen da eta 2019ko urtarriletik 2022ko martxora iraungo du.