Berriak

Atzera

Goi Eskola Politeknikoak Demand Driven Institutuarekin hitzarmen bat sinatu du, honen afiliatu sarrera batu den estatuko lehen unibertsitatea izanik

HITZARMENA

Goi Eskola Politeknikoak Demand Driven Institutuarekin hitzarmen bat sinatu du, honen afiliatu sarrera batu den estatuko lehen unibertsitatea izanik

Demand Driven Institutuak DDMRP metodologia publikatu zuen 2011an eta harrezkero enpresek beraien hornidura katea benetako eskariaren arabera garatzeko eredu operatibo baten lanean dihardu.

2019·05·15

$titulo.getData()


Goi Eskola Politeknikoa Demand Driven Instituteren afiliatu sarera gehitu da, berriki sinatu duen hitzarmen bati esker. Ondorioz, Operazio Logistiko Produktiboen Kudeaketa alorrean Demand Driven Institutek eskaintzen dituen kurtsoak emateko eskubidea eskuratuz. 

2013an Operazio Logistiko Produktiboen Kudeaketa alorreko zenbait kide Demand Driven Planner bezala formatu eta ziurtatu ziren. Ordutik, hezkuntza arautuko (gradu eta masterrak) zein profesionaleko (kurtso eta mintegiak) ikasleak DDMPR eta DBR metodologietan formatzen aritu izan dira. Horrez gain, inguruko enpresetan trasferentzia eta ikerketa lanak agiten aritu izan dira, emaitza onak jasoz, emaitzak kongresu eta aldizkari zientifikoetan argitaratuz.

Mugarri berri honekin, Mondragon Unibertsitateak, Demand Driven Institutera afiliatuta dagoelarik, berrikuntza akademiko zein profesionalari begira duen apustuan lanean jarraitzeko moduan dago.

Eszenatoki Berrira zuzendutako sistema lehiakorra

Gaur egun Eszenatoki Berrian lehiatzen diharduten enpresen eskaintzak bezeroaren eskaria gainditzen du. Testuinguru honetan, abantaila konpetitiboa eskuratzeko bezeroaren beharrizanak ahalik eta azkarren asetuko dituzten produktu pertsonalizatuak eskaintzea ezinbestekoa da. Hala ere, enpresak arazoak izaten ari dira hornikuntza katea kudeatu eta bezeroak modu efizientean atenditzeko unean, erabiltzen diren metodologiak ez daudelako eguneratuta Eszenatoki Berriaren erronkei aurre egiteko. 

Errealitate honen aurrean Demand Driven Insititutek DDMRP metodologia garatu zuen horniketa katearen bitartez material zein informazio fluxua areagotzeko helburuarekin. Aldaketa honek eskaintzen duen bistaratzearen hazkundeak materialak modu efizientean gestionatzeko aukera zabaltzen dizkie enpresei, inbentarioa eskaintza errealera egokitu eta zerbitzuaren maila igoz.