Berriak

Atzera

Goi Eskola Politeknikoko ordezkariek hizlari bezala parte hartu dute Madrileko Unibertsitate Europarrean izandako I European PBL Workshop-ean

WORKSHOP

Goi Eskola Politeknikoko ordezkariek hizlari bezala parte hartu dute Madrileko Unibertsitate Europarrean izandako I European PBL Workshop-ean

Goi Eskola Politeknikoko irakaslegoak Mondragon Unibertsitateko Project Based Learning eredua aurkeztu du Villaviciosa de Odoneko campusean.

2019·05·10

$titulo.getData()


Maiatzaren 6 eta 7an Madrileko Unibertsitate Europarrean I European PBL Workshop-a izan zen, Villaviciosa de Odoneko campusean. Bertan, Nuria Herrero Ekoteknologia eta Prozesu Industrialen Ingeniaritza graduko koordinatzaileak, eta Javier Oyarzunek, Energia Ingeniaritza graduko koordinatzaileak, Mondragon Unibertsitaterean PBL eredua aurkeztu zuten. Kongresuak PBL ikasketa ereduetan espezializatutako Europako zenbait unibertsitate elkartu zituen, hauetako bakoitzak 15 minutuko tartea izanik metodologia hau beraien zentroetan nola aplikatzen den azaltzeko. 

Ondoren, lan mahai ezberdinetan, unibertsitate parte hartzaileetako ordezkariak elkartu eta PBL metodologiaren aplikazioaren aspektu ezberdinen inguruan eztabaidatu zuten, PBL proiektuetan enpresen parte hartzearen eta PBL taldeetako gatazken kudeaketaren inguruan, hala nola. Lan mahai ezberdin hauek, workshop honetan bildutako ondorioak PBL metodologiarekin erlazionatutako etorkizuneko konferentzietan argitaratzeko helburuarekin bukatutzat eman ziren.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak duela zenbait urte egin zuen PBL metodologiaren alde, eta gaur egun, Project Based Learning metodologia ikasketa prozesuetan guztiz barneratuta dago. Metodologia hau Europa iparraldetik dator eta arazo praktikoei irtenbidea bilatuz ikastean datza. Ezagutzaren garapena oinarri hartuta, PBLak ikasleen exijentzia maila gorenera igotzea bilatzen du, ezagutza hau testuinguru erreal baten aplikatuz. Honela, ikasleek, ikaste emaitza ezberdinekin bat datozen eta proiektu bakoitzarekin lortu nahi dituzten helburuak ezartzen dituzte, euren lana helburu hauek lortzeko organizatu eta azkenik proposatutako arazoari aurre egingo dion konponbide bat proposatuz.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak PBL metodologian zentro espezializatua den heinean urtero PBLDay jardunaldia antolatzen du. Bertan unibertsitateko ikasleek kurtso akademikoan zehar garatutako proiektuak aurkezten dituzte, aurten laugarren edizioa izan delarik. 

 

512x262Nuria Herrero