Berriak

Atzealdea

Profesionalentzako prestakuntza katalogo berria 2025-2026

Profesionalentzako prestakuntza

Profesionalentzako prestakuntza katalogo berria 2025-2026

Malgutasuna, pertsonalizazioa eta ikaskuntza praktikoa, garapen profesionala eta enpresariala bultzatzeko

2025·12·03

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 70 ikastaro eta programa teknologiko baino gehiago eskaintzen ditu modalitate desberdinetan,  presentziala, erdipresentziala eta online hain zuzen ere. Arrasate, Bilbo eta Goierriko egoitzetan izan ohi dira ikastaro presentzialak, eta urtero, 2.500 profesional baino gehiagok parte hartzen dute programa hauetan beraien gaitasunak eguneratu eta merkatuko erronkei erantzuteko.

Ikastaro irekiez gain, Unibertsitateak in company programak ere eskaintzen ditu, enpresa bakoitzarekin batera diseinatu programak dira non erritmoa, modalitatea eta edukiak enpresaren helburu estrategikoetara egokitzen diren. “Ekintzarako prestakuntza” metodologia erabiliz, ikaskuntza bakoitza egunerokotasunean aplika daitezkeen irtenbidea bihurtzen da.

Eskaintzan mikrokredentzialak ere sartzen dira: gaitasun espezifikoak ziurtatzen dituzten modulu laburrak dira, prestakuntza-ibilbide malguak izan ditzaketenak, eta pixkanaka eta lanbide-jarduerarekin bat etorriz aurrera egiteko aukera ematen dutenak.

pdf

Katalogoa deskargatu

Katalogoak 10 arlo handi ditu:

  • Zibersegurtasuna
  • Proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa
  • Industria Zuzendaritza eta Antolamendua
  • Ingeniaritza Mekanikoa eta Fabrikazio Prozesuak
  • IA
  • Data Analytics & Power BI
  • Elektronika eta energia
  • Berrikuntza diseinuan
  • Eraldaketa ekologikoa eta deskarbonizazioa
  • Automatizazioa, robotizazioa eta ikusmen artifiziala

Gainera, Unibertsitateak berrikuntzarekiko eta enpresekiko lankidetzarekiko konpromisoari eusten dio, eta ikaskuntza praktikoa eta ezagutza lanpostuan aplikatzeko laguntza konbinatzen dituzten programak eskaintzen ditu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu

Edo jarri harremanetan gurekin