Berriak
Mondragon Unibertsitateak eskaintza akademikoa zabaldu du titulu berriekin, dual zigiluekin eta ibilbide eta modalitate berriekin
Mondragon Unibertsitateak eskaintza akademikoa zabaldu du titulu berriekin, dual zigiluekin eta ibilbide eta modalitate berriekin
2025-2026 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak, gaur egungo eskaintzari gradu bat eta lau unibertsitate master gehituko dizkio. Hortaz gain, 4 dual zigilu berri ere baditu eta jada eskaintzen diren bi titulaziori ibilbide eta modalitate berriak zabalduko dizkie
2025-2026 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak bere eskaintza zabaldu du gradu bat eta lau unibertsitate master berri gehituz gaur egungoari. Kultur eta Sormen Industriak Gradua, Euskal Kulturaren Eragiletza Unibertsitate Masterra, Elikagaien Hartzidura Unibertsitate Masterra, Sentsoreen Analisia, Kontsumitzaileen Zientzia Unibertsitate Masterra eta EU4DUAL Europako Dual Unibertsitateak lehenengo aldiz eskainiko duen Europako Unibertsitate Masterra Fabrikazio Digital eta Jasangarriaren Ingeniaritza dira gradu eta unibertsitate master berriak.
Hortaz gain, datorren ikasturtetik aurrera, Goi Mailako Heziketa Zikloen Irudi eta Soinuaren familiako ikasketak dituzten ikasleek, Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua 3 urtetan ikasteko aukera izango dute.
Beste berrikuntza bat ere badago modalitateen aldetik. Aurrerantzean, Negozio Inteligentziarako Datuen Analisia / Business Analytics Unibertsitate Masterra, aurrez-aurre ikasteko aukeraz gain, online ikastekoa ere egongo da.
Eta bukatzeko, dual zigilua lortu dute Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estategikoa Unibertsitate Masterrak, Erakundeen Nazioartekotzea Unibertsitate Masterrak, Energia Sistema Adimendunak Unibertsitate Masterrak eta Operazio Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritza Unibertsitate Masterrak.
Gaur egun, Mondragon Unibertsitatea liderra da estatu mailan dual eskaintzari dagokionez, eskaintza akademikoaren %60a duala izanik.