Berriak
Brasilgo Lanbide Heziketako irakasleak Eskola Politeknikoa bisitatu dute
Brasilgo Lanbide Heziketako irakasleak Eskola Politeknikoa bisitatu dute
Proiektuetan oinarritutako ikasketa metodologia izan da bisitaren ardatza, nahiz eta euskal industria eta kooperatibagintza ere landu diren
Apirilaren 28tik maiatzaren 23ra, Brasilgo Paraíba estatuko Lanbide Heziketako irakasle talde batek egonaldia egin du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan. 2024ko urritik egiten ari diren “Lanbide Heziketa Teknikoko Aditu Ikastaroaren” baitan kokatzen den bisita da, eta laster emango zaio itxiera ikastaroari.
Egonaldian zehar, Paraíbako irakasleek gertutik ezagutu dute Ethazi metodologia, euskal Lanbide Heziketan aplikatzen den eta erronken bidezko ikaskuntza oinarri duen ikaskuntza-metodologia. Horrez gain, Euskal Herriko kultura akademiko, industrial eta enpresarialean murgiltzeko aukera ere izan dute. Bertako eredu kooperatiboa ere ezagutu dute, baita erakunde eta enpresen artean kooperatzeko dauden aukerak ere.
Espero dugu egonaldiaz gozatu izana eta ikasitako guztia zuen lurraldean praktikan jarri ahal izatea. Hurrengora arte!