Berriak

Atzealdea

Ingeniaritzan espezializatutako talentu gaztez bete genuen Kursaala

DIPLOMA BANAKETA

Ingeniaritzan espezializatutako talentu gaztez bete genuen Kursaala

2024ko promozioko 632 ingeniarik jaso zuten diploma

2025·05·19

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak diploma banaketa ekitaldia antolatu zuen Kursaaleko auditoriumean, 2024ko ingeniaritzako gradu, master eta doktoregoetako diplomak emateko. Guztira, 632 pertsonak jaso zuten diploma; horietatik 423 gradudunak dira, 186 masterdunak eta 23 doktoreak.

Aurten lehen aldiz jaso dituzte diplomak Bilboko Mekatronika Graduko lehen promozioko egresatuek (Batxilergoko ibilbideko), eta Operazio Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritzako —Arrasaten ematen da— eta Energia Sistema Adimendunetako —Galarretan ematen da— masterretako egresatuek.

Gogoan izan Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ateak beti irekita izango dituzuela. Hurren arte!

1090x560

Jarraian ekitaldiko argazkiak ikusi ahal dituzu

2023-2024 promozioko graduko, unibertsitate masterreko eta doktoregoko diploma-banaketa