Berriak

Atzealdea

Badugu argazki lehiaketaren ebazpena

XXIII Argazki lehiaketa

Badugu argazki lehiaketaren ebazpena

Badugu aurtengo edizioko argazki irabazlea

2025·05·15

$titulo.getData()


Pasa den astean amaitu zen epea, Kirol Zerbitzuak urtero antolatzen duen argazki lehiaketan parte hartzeko. Guztira, 40 argazki aurkeztu dira 17 parte hartzaileren eskutik, "Jarduera fisikoa eta emozioak" gaitzat izan duen lehiaketa honetan. Hemen ikus dezakezue albuma, aurkeztutako argazki guztiekin.

Aretxabaletako gure lankideen laguntza izan dugu lehiaketaren ebazpena burutzeko eta aurtengo irabazlea, Ange Arlanzon Manchado "Abiadura bihotzean" argazkia izan da; korrikalari bat helmugara iristear islatzen duen argazkiarekin.

Hemen duzue epaimahairen justifikazio teknikoa:

  • Argazki irabazleak "kirola eta emozioak" gaiaren interpretazio bikaina egiten du. Esposizio luzearen teknikarekin, argazkiak korrikalariaren dinamismoa eta unearen energia harrapatzen ditu, eta, horrekin batera, bere ahalegina, abiadura, adrenalina eta indarra transmitizen ditu. Aldi berean, argazkiak, publikoaren emozioa ere iradokiz, unearen esentzia harrapatzea lortzen du eta ikuslearekin berehalako konexioa sortzen du.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak Ange-ri, "Abiadura bihotzean" izeneko argazkiagatik!!

Irudi galeria