Berriak

Atzealdea

Korrikaren harira, dozenaka ekitaldi antolatu dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek

Korrika

Korrikaren harira, dozenaka ekitaldi antolatu dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek

Ekitaldiak egingo dira, martxoaren 4an hasita eta Korrikak irauten duten bitartean, Fakultateak dituen hiru campusetan: Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Bilbao AS Fabriken.

2024·03·05

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ekitaldi ugari antolatuko ditu Korrika kulturalaren harira. Ekitaldiak antolatu dira gradu desberdinen bueltan eta hasiko dira martxoaren 4an eta jarraituko dute Korrika irauten duen bitartean. Fakultateko hiru  campusetan antolatu dira ekitaldi kulturalak, Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Bilbao AS Fabriken. Bereziki, graduetako ikasleek hartu dute ekitaldiak antolatzeko ardura; horretarako lantalde desberdinak egin dituzte, hala nola koordinazio taldea eta komunikazioa.

 

Hala, Fakultateko ikasleek eta langileek aukera izango dute parte hartzeko era guztietako ekitaldi eta emanaldietan, adibidez: musika lantegiak, dantza ikastaroak, bertso bazkaria, bingo musikatua, kanpaldia, musika kontzertuak, DJak, arte plastikoen lantegiak, bertso-poteoa… Antolatutako ikuskizun batzuk, gainera, campusetik at egingo dira; esaterako, Hezkuntza graduetako ikasleek Eskoriatzako ikastetxeekin elkarlanean egiteko moduko hainbat ikuskizun prestatu dituzte: Euskal Ginkana, Korrika Txikiko dantzaokea, antzezlanak eta sorkuntza-tailerrak eta ipuin kontaketak, besteak beste. 

 

Ohi bezala, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hiru kilometro erosiko ditu euskararen aldeko lasterketan. Bilbon, martxoaren 21etan, eta Eskoriatza eta Aretxabaleta martxoaren 23an izango dira. Korrikaren 23. edizioa hasiko da martxoaren 14an, Irunen, eta bukatuko da 24an, Baionan; denbora tarte horretan, 2.180 kilometro egingo ditu AEK-k antolatutako lasterketak.