Berriak

Atzera

Jone Bengoaren 23a. logotipoa izan da lehiaketa honen irabazlea

logotipo euskadi txapelketa

Jone Bengoaren 23a. logotipoa izan da lehiaketa honen irabazlea

Euskadiko XVIII.Unibertsitate-Kirol Txapelketa Jone Bengoaren logotipoak iragarriko du.

2017·06·04

$titulo.getData()


Hiru urtean behin Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuari dagokio Euskadiko Unibertsitate Kirol Txapelketa antolatzea. Honen inguruan, ikasleen parte hartzea bultzatzeko, txapelketan erabiliko dugun logotipoa aukeratzeko lehiaketa bat antolatzen dugu.

Aurkeztutako 27 lanetatik, Jone Bengoak aurkeztu duen 23a. logotipoa izan da aukeratua aurten jokatuko den Euskadiko XVIII.Unibertsitate-Kirol Txapelketa iragartzeko.

Epaimahaiaren arabera "logoa osotasunean hartuta atzetik duen kontzeptuaren lanketa ona erakusten du, logo konpaktu batean itzultzen da bere aplikagarritasuna formato ezberdinetara bermatuz”. Hala, logotipo hau edizio honetako kartel, eskuorri eta oparietan ikusi ahal izango da.

Zorionak irabazleari eta mila esker parte hartu duzuen guztioi aurkeztutako lan ederrengatik!!

Aurkeztutako lan guztiak