Zuzendaritzatik nola erraztu daitekeen berrikuntzaz hausnartzeko, webinarra martxoaren 24an

Atzealdea

Zuzendaritzatik nola erraztu daitekeen berrikuntzaz hausnartzeko, webinarra martxoaren 24an

Webinarra

Zuzendaritzatik nola erraztu daitekeen berrikuntzaz hausnartzeko, webinarra martxoaren 24an

Arantza Ozaeta ikertzaileak gidatuta, webinarrean parte hartuko dute Arizmendi Ikastolako Amaia Anterok eta Bastida Herri Eskolako Iñigo Beristainek.

2021·03·09

$titulo.getData()


Nola bideratzen da aldaketa ikastetxean? Nola erraztu berrikuntza prozesuak zuzendaritzatik? izeneko webinarra eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, martxoaren 24an, 18:00etan hasita. Ekitaldian parte hartuko dute Amaia Antero Arimezdi ikastolako Berrikuntza Pedagogikoko zuzendariak eta Iñigo Beristain Bastida Herri Eskolako zuzendariak. Arantza Ozaeta Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak egingo ditu bideratzaile lanak.

 

IKASTE-IRAKASTE PROZESUEN GAINEKO HAUSNARKETA

Eraldaketa eta berrikuntza sasoi hauetan, ikastetxe asko ari da ikaste-irakaste prozesuez hausnarketa egiten eta hezkuntza proiektu berriak irudikatzen. Hori osoatzera dator webinarra. 

 

Webinarreko elkarrizketa bideratuko dugu bi kasuak ardatz hartuta: Arizmendi Ikastola eta Bastida Herri Eskola. Parte-hartzeileek aukera izango dute ikastetxe bakoitzaren berrikuntza proiektua ezagutzeko eta berrikuntza prozesuak erraztearen zenbait ideia-gako eskuratzeko: berrikuntzaren zergatiak, nolakotasunak, curriculumaren, metodologiaren eta ebaluazioarean aldaketak, irakasleen prestakuntzan, ikastetxearen kulturara... 

 

Era berean, webinarrean gogoeta irekiko da ikastetxe berritzaileen sarea sortzeaz, modu horretan irakasle eta ikastetxe berritzaileak hezkuntza sisteman aldaketa sistemikoan eragin dezaten. 

 

Webinarar antolatuta dago Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan (Lit) Unibertsitate Masterraren egitarauaren barruan. Master hau TeamLabs hezkuntza laborategiarekin batera diseinatu dugu.