Heziketa Zikloetako Prestakuntza Duala egiten ari diren ikasleek ere gainerako ikasleei eskaintzen zaizkien mugikortasuneko esperientziak eduki dezatela bultzatzen du Mondragon Goi Eskola Politeknikoak

Atzealdea

ERASMUS

Euskadiko enpresetan ibilbide Duala egiten duten ikasleek Europako beste filial batzuetan jarraituko dute beren praktikaldia

2020·02·28

$titulo.getData()

Laster, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetan ari diren 5 ikaslek 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia edukiko dute, Erasmus programari esker. Parte hartzaile horietako batzuek Erasmus programaren prozedura estandarraren bitartez eskuratu dute beka; halere, bigarren urtez jarraian, ibilbide Duala egiten ari diren ikasleek ere mugikortasun esperienzian parte hartzea sustatu du Mondragon Goi Eskola Politeknikoak. Aipatzekoa da irakaskuntza zentro hau izan dela Euskadi mailan Heziketa Zikloetako ikasleei aukera hau eskaintzen dien lehenengo erakundea eta bakarra.

Erasmus programak urteak daramatza lanean, heziketa zikloetako 2. Kurtsoko ikasleei Europan mugikortasun esperientziak eduki ditzatela ahalbidetzen. Dena dela, DUAL modalitatea egiten zuten ikasleak (modalitate horrekin ikasleek ikasketak eta lana txandakatzen dituzte ikasketen bigarren urte osoan) programatik kanpo geratzen ziren. Horrek Goi Eskola Politeknikoa eraman du enpresekin lankidetza bide berriak irekitzera eta alde guztietarako onuragarria den estrategia bat diseinatzera. 

Martxoan bidaiatuko dute bost ikasleek, eta Milan (Italia), Praga (Txekiar Errepublika), Vlissingen (Holanda) edo Cluj (Errumania) herrietara joango dira, beste batzuen artean. Horietako batzuentzat enpresa batean duten lehen esperientzia izango da, baina ibilbide duala egin dutenentzat bere prestakuntza praktikoa erakunde berak Europan duen beste filial batera eramango da.

Erasmus programak gero eta onarpen handiago dauka heziketa zikloetan, eta hala ikusten da eskaera egiten duten ikasleen eta ematen diren beken kopuruaren bilakaeran. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak irmoki uste du horrelako esperientziak bultzatu behar direla, eta horregatik parte hartzeko bide berriak lantzen jarraituko du.