‘Elikagai bat errefuxiatuentzat, liburu bat zuretzat!’ lelopean, Zaporeak elkarteentzako elikagaiak bilduko ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

‘Elikagai bat errefuxiatuentzat, liburu bat zuretzat!’ lelopean, Zaporeak elkarteentzako elikagaiak bilduko ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Elkartasuna

‘Elikagai bat errefuxiatuentzat, liburu bat zuretzat!’ lelopean, Zaporeak elkarteentzako elikagaiak bilduko ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Fakultateko Bibliotekak eta Zaporeak GKEak elkarlanean antolatutako egitasmoari esker, liburu baten truke, elikagaiak bilduko dituzte, Eskoriatzako campusean, urriaren 25etik 29ra.

2021·10·27

$titulo.getData()


Urriaren 24an, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta, elkartasun egitasmoa bultzatu nahi izan dute Mondragon Unibertsitateko Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Zaporeak errefuxiatuen alde lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundeak: Elikagai bat errefuxiatuentzat, liburu bat zuretzat!. Bildutako janariak banatuko dira Europara iristen diren errefuxiatuen artean.

 

Bi lan esparru nagusi ditu, gaur egun, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak: Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzea eta Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzea, bertan dauden pertsonen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin. Egunero-egunero, Zaporeak elkarteak 2.000 lagunei baino gehigori ematen diete jaten.

    

Kanpainan jasoko diren elikagaiak:

  • Makarroiak (pluma).
  • Arroza (luzea).
  • Tea.
  • Babarrunak.
  • Garbantzuak.
  • Olioa.
  • Espeziak: kuminoa, curry-a, piperrauts zuria, piperrauts
  • beltza, kurkuma eta kanela.

Argazkian, ezkerretik eskubira: Alex Arellano, Zaporeak-eko teknikaria; Helena Ruiz de Azua, Zaporeak-eko komunikazio arduraduna eta Amaia Torrealday Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Bibliotekako arduraduna.